Urtarrilak 3.445 ikusle eman ditu bataz beste Iraurgi SBrentzat

  • isb.eus
  • 2016/02/05
  • Jokin Etxebarria
img

Añares Rioja ISBren 5 partidek 17.380 ikusle batu dituzte Febtv plataforman; Sammic ISBko 3ek ordea, 10.173

Urtarrilak Iraurgi SBko bi talde nagusien 8 transmititutako partida utzi dizkigu FEBtv atariaren bitartez. 5 izan dira Añares Rioja ISBrenak eta beste 3 Sammic ISBrenak. Kontutan hartu behar da Zilarrezko Leb ligan Iraurgi SB izan dela klub bakarra partidak zuzenean eman dituena orain 15 egun arte, eta horregatik daudela Sammicen partida gutxiago transmititurik.

8 partida hauek 27.553 ikusle utzi dizkigute guztira, hau da, 3.445 ikuslek jarraitu dituzte bataz beste Iraurgi SBko partidak plataforma honen bitartez. 17.380 pertsonek jarraitu dituzte Añares Rioja ISBren partidak (3.476 bataz beste) eta 10.173k Sammic ISBrenak (3.391 partidako).

Urtarrileko partidarik ikusiena Sammic-ek Lucentumen aurka jokatu zuena izan zen, urtarrilaren 8an, Zilarrezko Leb ligako 14. Jardunaldiko partida, 7.001 ikuslerekin. Añares Rioja ISBren partidarik ikusiena, Kanaria Handian jokatu zuena izan zen, urtarrilaren 2an, guztira 6.518 ikuslerekin.

Aipatu behar da denboraldian zehar, guztira Iraurgi SBren 19 partida transmititu direla eta partida horiek izan dituzten ikusle kopurua batuz gero 65.828ko zifrara iritsiko gara. Hau da, bataz beste 3.465 ikusle dituzte Añares Rioja ISB eta Sammic ISBren partidek.