Esperientzia ahaztezina

img

Nahiz eta kirol mailan emaitzek ez zuten lagundu, esperientziaren balantzea oso positiboa da Zaragozan jokatu den Minikoparen aurre-kanporaketan parte hartu duten gure ordezkarientzat. Oso jarrera ona eduki zuten eta honek balio behar die ikus dezaten oraindik zenbat daukaten ikasteko eta hobetzeko.

David oso gustura gelditu da taldeak erakutsi duen jarrerarekin bidai honetan, nahiz eta aho zapore garratza gelditu zaion emaitzei begiratuta. Argi zeukan GBCren errendimenduak ezin zuela izan eduki zituen aurkarien adinakoa. Gainontzeko taldeek erritmo handia zeukaten, Unicaja eta Estudiantes, Manresa eta GBCren gainetik, eta nahiz eta kirol maila ona eduki taldea ez zegoen prestatuta erritmo altuan jokatzeko. Gabezia honek nahi baino huts gehiago egitera eta azkarregi nekatzera eraman zituen.

Estudiantes 77 – 52 GBC.

http://www.acb.com/docs/minicopa2016/MovistarEstudiantes-GipuzkoaBasket.pdf

Atsedenaldira arte GBC bizirik egon zen partidan. Taldeak kontrarioak asko huts egin zuela aprobetxatu zuen, nahiz eta egiari zor, gipuzkoarrak ere ez ziren finegi ibili. Hirugarren laurdenean gainetik pasa zieten, batez ere erasoko errebotean, bigarren aukerak oso ukituta utzi zituztelarik. Estudiantesek partida puskatu zuen eta GBCk, garaipenerako aukerarik gabe jada, borroka egin zuen gutxienez laurdena irabazteko. Baita lortu ere, puntu bategatik, baina lortu.

Catalana Occidente Manresa 67 – 52 GBC.

http://www.acb.com/docs/minicopa2016/CatalanaOccidenteManresa-GipuzkoaBasket.pdf

Partida oso parekatua izan zen atsedenaldira arte. Kataluniarrek alde egin zuten hirugarren laurdenean eta nahiz eta buelta ematen gogor saiatu, ez zuten markagailuan aurretik jartzerik lortu. Entrenatzaileek hiru egunetan jokatuta ere markagailuari ez ziotela buelta emango pentsatu zuten, eta Manresak azkenean 15gatik irabazten amaitu zuen. Gipuzkoarrek baloi asko galdu zituzten, gehienak bote gehiegi ematearren baloiari. Eta horri gehitu behar zaio efikazia oso baxua izan zela uztaira begira.

Unicaja 67- 39 GBC.

http://www.acb.com/docs/minicopa2016/Unicaja-GipuzkoaBasket.pdf
http://www.acb.com/redaccion.php?id=119798

Taldeak guztiz galduta hasi zuen partida eta di-da batean 20 eta 2 galtzen ikusi ziren. Hutsartean erreakzioa eskatu eta hau iritsi zen, taldearen prestakuntzak asko hobetu zirelarik. GBCk aurreko egunean Manresaren kontra baino askoz ere hobeago jokatu zuen, eta hirugarren laurdena puntu bategatik irabaztea ere lortu zuen. Baina beste behin, baloi galduek eta bataz besteko txarrek porrotera eraman zuten. Hori bai, hasiera txarra kenduta, taldeak eman zuen itxura oso ona izan zen.