Txikerra egunean jarri da

img

Inauterietako larunbata aprobetxatu zuten errendimenduzko infantil mailako mutilek atzeratu zeukaten partida jokatu eta egunean jartzeko. Garaipen erraza Easo Lizeoaren aurka, donostiarrek ez zituzten eta arazo gehiegirik jarri.

Larunbatean Donostiako Yoldi kiroldegian jokaturiko partidak ez zuen historia gehiegirik eduki. Txikerrak segituan egin zuen alde markagailuan eta nagusi zela erakutsi zuen. Taldea Xabiren bajarekin iritsi zen (orkatilako bihurritu batekin) eta partidako lehen minutuetan Joseba gabe gelditu zen, hatz batean hartutako kolpe gogor batek jokoz kanpo utzi baitzuen. Hala ere, taldeak ez zuen igarri eta denboraldiko partidarik onenetako bat jokatu zuen.

Goraipatzekoa da jokalari batzuek erasora begira emandako aurrerapausoa. Teknikoki eta fisikoki zuten nagusitasuna aprobetxatu zuten uztaira begira beldur barik jotzeko, taldeak duela jardunaldi batzuetatik duen beharra da hori gainera.

Hala ere, aipatu beharra dago baita ere, beste jokalari batzuek erakutsitako espiritu eza. Aurrean bakarka gauza positiboak batzeko aukera ematen dizun aurkari bat daukazunean eta lortzen ez duzunean… ez da bat ere gustagarria.

Txikerrak batzen jarraitzen du. Lehen fase honetako partida garrantzitsuak datoz orain, tituluaren borrokan talde honek zenbaterainoko aukerak dituen esango dutenak. Datorren astean Zarautzen bisita jasoko dute, bigarren postuarengatik borrokan, eta joanekoan 7 puntugatik garaile irten zena (54-47), Iraurgikoek jokatutako partida txar batean. Larunbatean, 09:30tan Azkoitian, gure mutilentzat lehen azterketa, 8gatik irabazi beharra baitaukate bigarren postua ziurtatzeko.

Egurre Txikerra!!!!

SASKIRATZAILEAK: Javi, Jon, Eneko (16), Ander (24), Markel (2), Joseba (4), Manex (18), Jakes (21), Elías (6).