Zaherren lehen garaipena (71-58)

img
Jon Altuna

Araberri ez zen aurkari erraza. Auzak erraz egiten dituen taldea da eta bere joko estiloa oso argi dauka eta oso ondo burutzen du gainera. Dinamika onean iritsi zen Zaher, nahiz eta porrotak batuz iritsi, partida bakoitzean lehiakor izan baita eta azkenean iritsi da lehen garaipena. Shyamen lesioak garaipena pixka bat belztu zuen.

Euskal Ligako kadete mailako gure mutilek euren eskolta (hilabeterako baja) galdu zuten partidako lehen jokaldian eta taldeak nabaritu zuen bere errendimenduan. Taldeak kantxara irtendakoan erakutsitako indarra bat-batean desagertu zen. Lehen laurdeneko azken minutuetara arte ez zen defentsako intentsitatea iritsi eta horri esker Araberrik ia laurden guztian kontrola bere menpe eduki zuen. Espiritua berrituta, Zaher defentsan lanean hasi zen eta erasoan ere erraz lortu zituen saskiratzeak. 18nako berdinketa lehen partzialean eta gureak jadanik lanerako buzoa jantzita.

Bigarren laurdenean defentsako intentsitatea totala izan zen eta Zaherrek jokoaren kontrola bere gain hartu zuen. Kanpokoen hutsek eta prezipitazioak korrika egiteko aukera eman zigun eta erasoko jokoan konfiantza ikaragarria erakutsi zuen taldeak. Gainera, hiruko marratik asko asmatu zen eta horri esker markagailuan jaun eta jabe agertu ahal izan zen. 19 eta 10eko partziala eta 9ko aldea aldageletara bidean.

Atsedenalditik bueltan bi taldeak topera jarri ziren defentsa lanean. 1x1ekoan intentsitatea igo eta erreboterako sekulako borrok hasi zuten, eta horrek noski puntu isuria jaitsi zuen. Araberrik ez zuen Zaherren defentsan zulorik aurkitu eta estatikoan jokatzera behartuta ikusi zenean ere ez zuen pazientzia nahikoa eduki. Gure mutilek 15eko aldea zabaldu zuten baina kanpokoen erreakzioa iritsi zen orduan, gure mutilen akats batzuk aprobetxatu zituen eta partidan sartu ziren bete betean, partziala 16 eta 17 irabaziz.

Arabarrek bi hiruko sartu zituzten jarraian, hiru puntura gerturatu ziren eta gure mutilengan beldurra sorrarazi zuten. Zaherrek baina heldutasuna erakutsi zuen eta defentsako maila ona mantendu zuen, erasoan gainera buruarekin eta pazientziarekin jokatu zuen estatikoan jokatzera behartuta ikusi zenean. Kanpokoen defentsa aldaketak ondo irakurri zituen Zaherrek eta taldeak azken partziala irabaziz garaipena poltsikoratu zuen. 18 eta 13 eta lehena dagoeneko zakura.

Talde guztiaren lana goraipatu baherra dago, jarrera bikainarekin eta Shyamen lesio goiztiarra gainditzen jakinda. Jokalari batzuek aurrerapausoa eman zuten erasoan eta beraien lana ezinbestekoa izan zen garaipena lortzeko. Aipatzekoa da Josu Merino hiruko marratik erakutsitako efikazia, lau lortu zituen larunbatean, hegalekoa ikusgarri egon zen jaurtiketetan.
Zorionak!!!!

Saskiratzaileak: Gorka (10), Ierai (20), Julen (8), Ivan, Altuna (2), Imanol (4), Merino (20), Eritz, Etxe (7)