Decoramiken garaipena luzapenean (45-42)

img

Partaidetzako infantil mailako taldeak ikaragarri sufritu zuen larunbatean garaipen berri bat eskuratzeko. Luzapena behartu zuen gauzak okerren zeudenean eta jaurtiketa libreen marratik asmatutako erabakigarria izan zen. Fisikoki askoz gutxiago izan arren, gure neskek kasta eta gogoa sobera eduki zuten garaipena lortzeko.

Hasiera kanpotarrendako izan zen argi eta garbi. Donostiarrek euren fisikoa erabili zuten eta laurden guztian zehar jokoaren kontrola eskutan eduki zuten. Decoramikek ez zuen tekla egokia ukitzen jakin defentsako errebotea behar bezala ixteko eta Larramendik lehen partziala 8 eta 13 nola eramaten zuen ikusi behar izan zuen.

Bigarren laurdenean gauzak aldatu egin ziren. Gure infantilak atzeko lanean zentratu eta euren errebotea ziurtatzeko kapaz izan ziren. Gainera kontraerasoan jokatzeko aukera eduki zuten eta eraso estatikoetan donostiarren ahulguneak topatzeko nahikoa pazientzia eduki zuten. Larramendik bere eraso jarioa galdu zuen eta Decoramik bigarren partzialean garaile irten zen 1 eta 10.

Atsedenaldiaren ondoren gure nesken jokorik onenaz disfrutatzeko aukera eduki genuen. Kanpotarrek lehen zatiko esfortzua ordaindu zuten, gureak topera irten ziren bitartean. Defentsako lana ona izan zen eta erasoan ere puntuak nahiko erraz eskuratu zituen. 15 eta 8ko partziala Iraurgirentzat eta 4 gora markagailuan.

Baina urduritasuna agertzen hasi zen gure neskengan. Defentsako oldarkortasuna galdu zuten eta erasoko punteria. Larramendi gerturatzen hasi zen, azken minutuan markagailuari buelta eman eta 2 gora jartzeraino (39-41). Baina gauzak okerren zeudenean, azken hasperenean Otaegik partida berdintzea lortu zuen. 6 eta 10eko partziala donostiarrendako.

Luzapena jaurtiketa libreen lehiaketa izan zen. Bi taldeek erabaki zuten saskiratze errazik ez zituztela utziko eta marra horretatik finen zebilenak garaipena eskuratuko zuela argi gelditu zen. Larramendik 6/1 egin zuen, Decoramikek berriz 8/4. Egundoko irribarrea gure neskengan partida amaieran, borrokatu zuten eta saria jaso baitzuten.

Kasta eta anbizioa bor-bor. Iraurgi estiloan.

Egurre Decoramik!!!!