Easo 66 – 60 Zaher ISB

img

Euskal ligako kadeteek ezin izan zuten ezustekoa eman Easoen aurrean nahiz eta hiru laurden oso on jokatu. Hirugarren laurdena erabakigarria izan zen gure mutilendako, defentsan edukitako kontzentrazio galerak erabakita utzi zuelako partida.

Bi taldeek bestearenganako errespetu osoa erakutsiz hasi zuten partida. Defentsa egokiekin eta bai donostiarrak zein azpeitiarrak erasora begira lotsa puntu batekin. Bietako inork ez zuen lortu partidaren kontrola eskuratzerik eta lehen laurdena etxekoendako izaten amaitu zuen (15-11) erasoan pixka bat gehiago asmatu zutelako.

Bigarren laurdenean Zaherrek dominatu zuen. Defentsako lana hobetu zen, taldeak errebotea dominatzea lortu zuen eta pase marren zainketa oso ona izan zen. Easok bere lekua galdu zuen kantxan, bigun, defentsarako espiritu gabe, gure mutilak gainetik pasa zitzaizkion. Erasoan ere laurden emankorra izan zen, kontraeraso azkarrek eta joko estatikoan pazientziak kanpokoen defentsa apurtzera iritsi ziren. Zaherrek kontrarioen jokalari garrantzitsuei faltak ateratzea lortu zuen, nahiz eta jaurtiketa libreen marratik fin ez ibiltzean, nahi baino errentagarritasun gutxiago atera. 10 eta 20ko partziala gure mutilentzat, atsedenaldira 6 puntuko alde polit batekin iritsi zirelarik (25-31).

Baina Zaher itzali egin zen aldageletatik bueltan. Defentsako intentsitatea galdu zuen eta defentsa balantze eskasaren erruz saskiratze asko jaso zituen. Easok korrika egiteari ekin zion, gure mutilen lana guztiz blokeatuz. Taldeak ez zuen lortu erreakziorik eta etxekoak markagailuan agintzen nola hasi ziren ikusi behar izan zuen. 25 eta 13ko partziala donostiarrentzat.

Nahiz eta taldeak hobetu egin zuen azken laurdenean, etxekoak iaioak dira markagailua alde dutela jokatzen. Defentsan serio jokatu zuten eta erasoan pazientziarekin bilatu zituzten Zaherren ahulguneak. Lehen bi laurdenetako defentsako lana berreskuratzeko esfortzuak alperrik izan ziren, jarrera ona izan zen baina ez zen erasoko efikaziarekin lagunduta etorri. 16nako berdinketa azken partzialean.

Ezin izan zen lortu, baina porrotak ez gaitu gure bidetik atera behar. Egindako hutsak aztertu behar ditugu, zuzentzen saiatu eta lehiatzen ari garen moduan borrokatzen jarraitu.

Hurrengo partida etxean izango da, itzulia amaitzeko, Loiola Indautxuren kontra.

Egurre Zaher!!!