Bijota Haltzariakek azken sailkatuari irabazi zion (29-36)

img

Bijotako infantilak garaiezin jarraitzen dute bosgarren multzoan. 5 garaipen beste horrenbeste partidetan lortuta sailkapenaren lehen postuan dira. Azken sailkatuaren aurrean garaipena lortzeko hala ere lan handia egin behar izan zuten.

Lehen hiru laurdenak Iraurgiko neskentzat izan ziren. Hasierako jausitik gure neskek ezarri zuten jokatu beharreko erritmoa eta segituan hasi ziren lehen abantailak hartzen markagailuan. Defentsako lana ona izan zen eta kontrarioek arazo asko eduki zituzten jaurtiketak egiteko ere. 6 eta 13ko partziala Bijotarentzat.

Bigarren laurdenean hutsak izan ziren nagusi bi taldeen artean eta erasoan ez batzuek ez besteek ez zuten gehiegi asmatu. Joko trinkoa eta ikusteko zatarra, baina gure neskak agintari jarraitu zuten markagailuan eta partidan. 3 eta 6ko partzial tristea Bijotarentzat 10eko aldearekin joateko aldageletara.

Hirugarren laurdena izan zen partidako parekatuena. Etxekoek defentsan hobetu zuten eta Iraurgikoek lan asko egin behar izan zuten saskiratzeren bat lortzeko. Bijotak nahiko ondo egin zuen lan defentsan, baina huts batzuek tarteko Landaberrik jaurtiketa erosoak lortzeko aukera eduki zuen eta aprobetxatu zituen gainera. Hirugarren laurdena gure neskentzat, 8 eta 12, eta partida ia erabakita gelditu zen.

Landaberri topera irten zen azken laurdenean eta gure neskei beldurra sartu zien, 8 eta 2ko partzialak modu arriskutsuan estutu zuen partida. Baina azken minutuetan bi taldeak hustu egin ziren. Landaberrik ez zituen lortu jaurtiketa libreak sartzea eta Bijotak bien bitartean bere baloi jabetzak ondo kontrolatu zituen erasoan. Abantaila kudeatzen jakin izan zuen eta garaipena lortu zuen. 12 eta 5eko partziala etxekoendako.

Egurre Bijota!!!!