Bijotak batzen jarraitzen du (45-30)

img

Partaidetzako infantil mailako gure neskek garaipen berri bat batu zuten larunbatean Beasainen aurka. Nahiz eta hasiera kaxkar xamarra eduki, egoerari buelta ematen jakin izan zuten eta bigarren sailkatuari irabazteko kapaz izan ziren. Bigarren fasean garaiezin jarraitzen dute (8-0).

Nagi irten zen kantxara Bijota, Jexus eta Mikelen neskak ez ziren partidara ideiak garbi zituztela iritsi eta Beasaindarrek lehen laurdenean erritmoa nola ezartzen zuten ikusi behar izan zuten. Errebotean kontrolik ez, laguntzetan eta 1x1eko defentsan bigun, Iraurgikoak ez ziren eroso egon ezta momentu batean ere. 6 eta 12ko partziala kanpokoendako.

Nagitasuna gainetik kendu bezain pronto, Bijota gogor defendatzen hasi zen. Defentsako errebotea ziurtatu zuten eta horri esker korrika egiteko aukera eduki zuten. Laguntzak eraginkorrak izaten hasi ziren eta baloiaren gainean eginiko 1x1eko defentsa erabakigarria izan zen kanpotarrek lehen laurdeneko efikazia gal zezaten. 12 eta 6ko partziala gure neskentzat eta 18nako berdinketaz atsedenaldira.

Aldageletatik buelta, aurreneko bi minututan bizitako parekotasunaren ondoren Iraurgi jokoaren kontrolaren jabe egin zen. Beasainek bere jokoa egiteari utzi zion eta gure neskek nahi izan zuten erritmoan jokatu nahiz izan zuen, baina ez zuen lortu. Bijotak, erasoan bertikalki jokatuz efikazia bikaina eduki zuen eta 10 gora amaitu zuen hirugarren laurdena. 18 eta 8ko partziala alde.

Kanpotarrek indarra galdu zuten azken laurdenean, erritmo azkarrak min egin zien eta Bijotak ondo aprobetxatu zuen partida behingoz puskatzeko. Gure nesken defentsako intentsitateak guztiz blokeaturik utzi zituen aurkariak eta hauek Iraurgik ondo kastigatu zituen behartu gabeko akats asko egin zituzten .

Partaidetzako infantilak oso sasoi onean daude eta morala topera dutela. Datorren astean hirugarren sailkatuaren kantxan (Bera Bera Anoeta) jokatu beharko dute, baina helburu argi bat dutela, Aste Santuetara porrotik ezagutu gabe iristea.

Egurre Bijota!!!!