Kirol Aukerak azken sailkatua garaitu du (63-52)

img

Errendimenduzko kadete mutilek bigarren laurden bikaina eginda fase honetako hirugarren garaipena eskuratu zuten. Atleticok zail jarri zituen gauzak, baina gure mutilek beharrezko lasaitasuna erakutsi zuten eta uztaira begira zorte gehiago eduki zuten.

Kirola Aukera agintari izan zen markagailuan lehen laurdenetik. Lehen minututik defentsan lan sendoa egin zuten, presioan min handia egin zieten kanpotarren erasoari eta donostiarren hutsak kastigatu zituen trantsizio azkarrekin. Gainera kontrarioak ez zuen asmatu jaurtiketa libreen marratik. Baina gure efikazia ere ez zen onena izan eta azkenean partziala nahiko estu irabazi zen: 11-9.

Bigarren laurdenean lortu zuten etxekoek partida kontrolpean hartzea. Defentsan berdin jarraitu zen lanean eta oraingoan erasoan ere asmatzen hasi zen. Atletico guztiz blokeatuta gelditu zen eta lehen zazpi minututan lorturiko 14 eta 2ko partzialak oso ukituta utzi zuen. Hala ere, laurden amaierako minutuetan prezipitazioak jota ibili ginen eta horrek kanpotarrei saskiratzeak errazago lortzeko aukera eman zien. 17 eta 8ko partziala Kirol Aukerarentzat eta 11ko aldea atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean, bi taldeek estutu zuten defentsan. Iraurgik presionatzen jarraitu zuen baina donostiarrek baloi irteera hobetu zuten eta gure mutilen defentsako balantze eskasa aprobetxatzen jakin zuten. Gainera eta defentsaren hobekuntzari esker, Amets eta Larraren mutilek arazo asko eduki zituzten puntuak lortzeko. Falta gehiegi egon ziren, jaurtiketa libreen marrara askotan joan zirelarik bi taldeak. Atleticok gehiago asmatu zuen eta partzialean garaile irten zen 14 eta 17. Partida bizi-bizi zegoen.

Azken laurdenaren hasiera Kirol Aukeraren aldekoa izan zen. Kontrarioek defentsako kontzentrazioa galdu zuten eta gure kadeteek bikain aprobetxatu zuten partida ia erabat puskatzeko (50-37). Baina erreakzioa ere iritsi zen, gorputzean beldurra sorrarazteraino, Iraurgiko defentsaren erlaxazioa aprobetxatuta Atleticok 52na berdindu baitzuen partida, amaitzeko minutu eta erdi faltan. Orduan Beñat azaldu zen. Barruko jokalari azpeitiarrak hiru hiruko sartu zituen eta kanpotarren esperantza oro zapuztu. 21 eta 18ko partziala Iraurgirentzat, zortea oraingoan aldeko jarri zelako.

Datorren astean Kirol Aukerak Arrasaten jokatuko du (Igandea 12:00tan). Joanekoan 61 eta 45 irten ziren garaile Iraurgikoak.

Egurre Kirol Aukera!!!!