ZAHER 59 BASKONIA 67

img

Bigarren sailkatuaren aurka, partida zaila. Partidaren helburua, aurreko neurketan erakutsi ez genuen lehiatzeko grina berreskuratzea zen. Eta hein handi batean lortu genuen.

Zaherrek nahiko ondo defenditu zuen lehen laurdenean, baina baloi jabetzen azken uneetan egindako hutsek, pazientzia handiz jokatu zuen Baskoniak ondo aprobetxatu zituen. Gainera gure mutilek arazoak eduki zituzten errebotea ixteko, abantaila gehiegi titulua lortzeko hautagai nagusietako baten aurka. Erasoan ondo, baloia buruarekin mugitzen eta bataz besteko onekin. 14 eta 16ko partziala kanpokoendako.

Taldeari ziur egotea falta izan zitzaion eta erabakigarria izan zen bigarren laurdenena. Nahiz eta defentsan lan ona egiten jarraitu, erasoan Baskonia zapalgailu hutsa izan zen. Arabarrek duten kalitatea plazaratu zuten eta ia eraso guztietan lortu zuten saskiratzea. Zaherrek bakarka asmatu ziren jokaldiekin egin zuen aurrera eta horri esker Baskoniak abantaila handiagoarekin ez amaitzea lortu zuen. 16 eta 26ko partziala kanpokoendako.

Zaherren minuturik onenak atsedenaldiaren ondoren iritsi ziren. Taldeak ondo defenditzen jarraitu zuen eta erasoan bere armak erakutsi zituen. Enaitzen mutilek erritmo azkarrean jokatu zuten, kontraerasoak ondo burutu zituzten eta arabarren defentsari min egin zioten, eta gainera estatikoan baloia ondo mugitzeko kapaz izan ziren eta jaurtiketa onak egin zituzten. 19 eta 16ko partziala Iraurgirentzat, garaipen aukerak mantentzen jarraitzeko.

Zaher hustu egin zen azken laurdenean, baina ez zuen zorterik izan uztaira begira. Baskoniak erritmoa geldotu zuen eta arazorik gabe garaipena eskuratu nahi izan zuen. 10 eta 9ko partziala gure mutilentzat, irabazi ahal izateko nahikoa ez tamalez.

Aurreko asteekiko hobekuntza handia taldeak edukitakoa. Hurrengo helburuak intentsitate hau mantentzea behar litzateke eta minutu gehiagora eramana, sartu edo ez sartu.

Partida hau pasata, hiru final gelditzen zaizkigu lehen lau postuetan sartu ahal izateko, aurrenekoa Araberriren aurka. Taldeak badauka lortzeko ahalmena, beti ere entrenamenduetako lanean sinesten baldin bada.

Ez da erraza izango, baina guztiok elkarturik badago lortzerik.

Egurre Zaher!!!!