Zaherrek Lauko final usaia dauka (81-73)

img

Enaitz eta Josebaren mutilak dena zuten jokoan larunbatean Azpeitian Easoren aurka eta zezena adarretatik hartu zuten. Partida berdindua eta gogorra, bi taldeek dituzten emaitzak baino saskibaloi gehiago dutela erakutsi zutelarik. Zaherrek kantxa faktorea baliatu zuen eta Lauko Final kutsua hartu du.

Bi taldeek berotze ariketetan erakutsitako tentsio eta kontzentrazioak intentsitatez beteriko partida biziko genuela aurreikustez zuen.

Lehen laurdena eraso saskibaloiari oda bat izan zen azken 25 eta 23ak erakusten duen moduan. Defentsako intentsitateak ez zuen existitu, laguntzetan hutsek eta atzerako balantze eskasek eraso saskibaloi total batekin gozatzeko aukera eman zigun. Ieraik 11 eta 2ko lehen partziala gidatu zuen esku sendoz eta bertaratutako 150 lagunak zoratzen jarri ziren. Easok ezin asmatu hasi zuen partida eta bazirudien presioak gehiegi eragin ziola. Baina donostiarrek erreakzionatzen jakin zuten defentsan zituzten arazoak konponduta, horrek erasoan konfiantza hartzen utzi zion eta saskiak errazago lortzen hasi ziren. Malagonen hiruko batek ilusioa piztu zuen berriz donostiarrengan lehen laurdena bi behera bakarrik amaituta.

Aurreko laurdeneko inertzia positiboa lagun, Easok partidaren kontrola eskuratu zuen eta lehen aldiz aurretik jarri zen markagailuan. Zaherrek iparra galdu zuen eta taldeko jokoa guztiz desagertu zen, bakarkako jokaldi asko eta sakrifikatzeko gogo gutxi laurden erdialdera arte. Enaitzek partida gelditu zuen eta bere jokalariak lasaitu zituen, entrenatzaileak garbi zeukan atzean lan egiteko ordua zela eta bakoitzaren distirak alde batera utzi behar zirela. Lortu zuen eta laurdeneko hurrengo minutuetan bi taldeen defentsako lan bikain batetan gozatzeko aukera eduki genuen, erasoan ere buru gehiago erabili zutelarik. 13nako berdinketa partzialean eta 2 puntuko aldea Zaherrentzat aldageletara bidean.

Baina atsedenaldiaren ondoren bi taldeak berriz ahaztu ziren defentsez eta zaleak eraso joko politekin gozarazi zituzten. Easok gehiago asmatu zuen aurreneko erasoetan eta aurretik jarri zen berriz markagailuan (40-45), baina pase marrak zaintzen egindako lan bikainari esker segituan berdindu zuen Zaherrek markagailua. Hortik aurrera, Zaherrek sartu zuen saskiratze bakoitzak Easoren erantzuna eduki zuen. Enaitzek partida berriz gelditzea erabaki zuen, Zaherrek atzean intentsitate gehiago jartzen ez bazuen arazoak edukitzen amaituko zuela jakinik. Iraurgik sendotu egin zuen bere defentsa, baina faltekin arazoak edukitzen hasi zen eta Yon Tabernaren mutilek jaurtiketa libreen marratik puntuak batzen jarraitzeko aukera eduki zuten. Trullosek lortutako hiruko bati esker Easo partzialean garaile irten zen (25-28) eta azken laurdenera puntu bateko abantailarekin iritsi zen (63-64).

Azken laurdena infartua emateko modukoa izan zen. Garateren eta Azpitarteren bi erasoko jokaldi onek aurretik jarri gintuen berriz markagailuan laugarren minutuan (71-66). Atzeko lana intentsua zen, baina baloi jabetza amaiera bakoitzean faltak oparitzen bukatzen genuen eta Easok markagailuan gure ondoan egotea lortzen zuen jaurtiketa libreei esker. Gauzak horrela azken minutuan sartu ginen, Odriozolak bi jaurtiketa libre sartuta markagailuan 75 eta 73koa ezarriz. Iraurgi estilo garbian, Zaherrek azken errematea eman zien donostiarrei, Merinok hiruko batekin 6ko aldea ezarri baitzuen (79-73) eta aberagea irabazteko aukera zabaldu zelako. Easo, urduritasunak jota, ez zen kapaz izan saskiratzerik lortzeko eta Ierariri falta egin zioten gainera, honek jaurtiketa libreen marratik partziala (18-9), aberagea (+8) eta partida irabazteko aukera emanez.

Datorren larunbatean Bilbora, Loiola Indautxuren aurka (oraindik aukerak baditu, guri 10 edo gehiagogatik irabaziz gero) Lauko Finalerako pasea egiaztatzera. Azkoitian Zaherrek 65 eta 54 irabazi zuen, baina bilbotarrek ez zituzten une bakar batean ere besoak jaitsi, beraz, kontuz!!

Zorionak eta EGURRE ZAHER!!!!!