Disdirak bere lehen finala irabazi du (55-50)

img

Lehen Maila Nazionaleko taldeak garaipen estua lortu zuen Askartzaren aurka. Aurreikusten zen moduan partida gogorra eta intentsua izan zen eta azken laurdenera arte itxaron behar izan genuen gure mutilak garaile nola irteten ziren ikusteko. Lau final gehiago bakarrik gelditzen dira, larunbat honetan Atletico SN SNren aurka lehena.

Partida hasierak garbi utzi zigun ez talde bat ez eta bestea ere ez zetorrela Azpeitira arratsalde pasa. Bai Disdira eta baita Askartza ere defentsan gogor jarri ziren eta kontrarioaren erasoa ahalik eta gehien zaildu zuten. Aitor Astigarragak puntuak erraz batu zituen eta horri esker Iraurgi garaile irten zen lehen partzialean: 17 eta 12.
Bigarren laurdena argi eta garbi bizkaitarrendako izan zen. Egindako defentsa aldaketek guztiz blokeatu zuten Disdiraren erasoa. Baloia ondo mugitzen zen puntu ahulak bilatzeko, baina uztaira begira efikazia ez zuen agertu nahi izan. Alexen mutilek defentsan lan txukuna egin zuten, baina ez ziren kapaz izan defentsako errebotea kontrolatzeko eta bigarren aukerek Askartzari laurden honetan garaile irtetea ahalbidetu zien (6-14) eta aldageletara +3 joan ziren (23-26).
Atsedenaldiaren ondoren defentsak gogorrak izaten jarraitu zuten, egia esan bi taldeek gogor egin zuten lan fazeta horretan partida guztian zehar. Disdirak erreboteko arazoak konpondu zituen eta Askartzak puntu jarioa galdu zuen. Jakes partidan agertu zen eta nola gainera. Hegal-pibotak bere minuturik onenak jokatu zituen eta 10 puntu sartuta gure taldea berriz aurretik jarri zuen markagailuan. 17 eta 13ko partziala eta +1 Disdirarentzat (40-39).
Askartzak lorturiko 1 eta 6ko partzial batek gure mutilen partida belztu zuen. Askartzak partida gogortu egin zuen eta Disdirak jaurtiketa libreen marrara joateko aukera eduki zuen. Hala ere, jokoan zazpigarren minutura arte ez zuen saskiratzerik lortu Iraurgik, gure portzentajeak oso txarrak izan zirelako. Jaurtiketetan 14/4koak partidako azken bi minutuetan 46nako berdinketarekin sartzera eraman zituen, garaile nor izango zen duda asko zeudelarik. Baina Askartza prezipitazioak jota ibili zen bere erabakietan eta defentsan ere kontzentrazioa galdu zuen azken uneetan. Merketegik bizkaitarren sarraila apurtzea lortu zuen eta barneraketa on bati esker eta bere bi jaurtiketa libreekin markagailuan alde definitiboa zabaltzea lortu zuten. Askartzak ahalegindu zen berriz estutzen baina Disdirak bikain kudeatu zuen jokoa eta partziala irabazi zuen (15-11) eta berarekin garaipena ere bai.
Datorren larunbatean beste final handi bat, bigarren sailkatua den Atletico SN SNren aurka. Joaneko partidan Alexen mutilek 70 eta 54 engainagarri batekin lortu zuten garaipena, partida oso gogorra izan baitzen, azken laurdenera are erabaki ez zena. Irabazteak bigarren postuan jarriko gintuen amaitzeko hiru jardunaldiren faltan.
Egurre Disdira!!!!
Saskliratzaileak: X.Aldalur (3), Lur (6), Jakes (11), Javi (3), Unai, Eneko, Ibarguren, Merketegi (15), Etxaniz (6), Beñat (2), Asti (9).