Kapitulu bat gehiago

img

Caldereria Pako ISBren garaipena Añorgaren aurka 66 eta 60.

Calderería Pako ISBren denboraldiaren liburuari kapitulu bat gehiago gehitzeko. Partida lehiaketan zehar erakutsitako irregulartasunaren laburpen bat izan zen. Momentu batzuetan eman dezakeen mailatik oso urrun eta momentu batzuetan diogun maila horretatik oso gertu.

Partidak oso laburpen erraza dauka. Lehen laurdena etxekoak lo (badirudi goiz jaikitzeak ez digula on egiten) eta 9-14ko partziala. Bigarren laurdenean esnatzen hasi ginen eta nagikeria gainetik kenduz, desabantaila ezerezean utzi genuen atsedenaldira bi puntu goitik iritsiz: 26-24.

Itzartzearen konparazioarekin jarraituz, gosari/atseden baten ondoren eta dagoeneko ondo esnaturik, Caldereria Pakoren bertsio onena agertzen da eta markagailuan 20 puntuko aldearekin ihes egiten du (51-31, 30.m). Korrika egiten da, defendatzen da, baloia mugitzen da… abantaila hori mantentzen da laugarren laurdenaren erdialdera arte, talde guztia bat-batean itzaltzen den arte. Añorgak eskertu egiten du markagailuan gerturatuz eta azken minutuan sartuta 3 puntura jarriz, eta jaurtiketa libretan asmatu izanak bakarrik ekiditen du Añorgak garaipenarekin ihes egitea.

Denboraldia amaitzeko bi partida gelditzen dira, Hernani, beste multzoko hirugarren sailkatuaren aurka neurtuko gaituena, fase honetan bosgarren postuan nor amaituko duen ikusi ahal izateko.