Añares Rioja ISB Vs Venezuela

img

LF2ko gure taldeak bere lehen lagunartekoa jokatuko du larunbat honetan, edo LF1ekoak bere azkena. Larunbatean 18:30tan, Azpeitiko kiroldegiak Iraurgiko talde baten lehen nazioarteko partida hartuko du. Roselis Silvak bisita egingo digu bere selekzioaren kamiseta defendatuz. Sarrera DOHAINIK izango da.

Añares Riojako gure neskak aktibo mantendu dira Venezuelako selekzioaren kontrako konpromiso honi aurre egiteko. Taldea ilusioz josita dago ekitaldiarekin eta bere bertsiorik onena emateko nahiarekin dago.

Venezuelako taldea Estatutik bira bat egiten dabil eta gure taldearen kontra lagunarteko bat jokatzea ideia ona izango zela pentsatu zuten. Aukera eskaini ziguten eta klubak gustu handiz eman zion baiezkoa. Roselis Silva bertan egotea erabakigarria izan da. Añareseko jokalari ohia Iraurgiko historiaren parte da.

Klubak zale guztiak gonbidatu nahi ditu kiroldegitik pasatzera eta emakumezkoen saskibaloiarekin arratsalde polit batez gozatzera.