Sariarekin disfrutatzera

img

Glual ISBk dagoeneko maletak eginak ditu Guadalajaran maiatzaren 1etik 7ra jokatuko den Estatuko Txapelketan parte hartuko baitu. Ander Arrutiren mutilak maila ona eman eta Iraurgiren izena ahalik eta goren uzteko gogoz doaz. Ziur lortuko dutela.

Gure junior mutilek hirugarren postuan amaitu zuten Euskal Ligan eta horri eskerrak bigarren urtez jarraian Estatuko Txapelketan parte hartzeko aukera edukiko dute. Nahiz eta mailako Lauko Finalera arazo gabe sailkatu, Easoren kontrako gurutzaketara taldeak emango zuen mailarekin dudatan iritsi ziren. Easok argi utzi zuen lehiaketako bigarren talde onena zela eta ezustekorako zirrikiturik ez zuen utzi. Euskal Ligako finala etxean ezin jokatu ahal izateak emandako disgustua pasa eta gero, taldeak gogor jarraitu du lanean estatuko talderik onenen aurka jokatu beharreko txapelketa hau ahalik eta hobeen prestatzeko asmoz.

Gluali D multzoan jokatzea egokitu zaio eta hauek izango dira bere aurkariak:

- Baloncesto Sevilla (Andaluziako 2a)

- CBA Tarifa (Kanariar uharteetako 2a)

- Torrons Vicen CB L´Hospitalet (Kataluniako 2a)

Teorian ez da multzo gogorregia, lehiaketako betiko sistemaren aldaketak multzotako fase honetako parekatzeen berdintasunari egiten dio mesede. Glualek printzipioz L´Hospitalet kataluniarrekin eta Baloncesto Sevillako andaluziarrekin borrokatuko du hurrengo fasera pasatzeko, lehen hiruak sailkatzen baitira.

Glualek izango duen egutegia honako hau izango da:

2016/05/01 SAN JOSE KIROLDEGIA

13:30tan: Glual Hydraulics ISB Vs CBA Tarifa

2016/05/02 ERABILERA ANITZEKO KIROLDEGIA

13:30tan: Glual Hydraulics ISB Vs Baloncesto Sevilla

2016/05/03 DS MARIA KIROLDEGIA

13:30tan: Torrons Vicen CB L´Hospitalet Vs Glual Hydraulics ISB

Egurre Glual!!!!