Glual ISB 46 – 64 CBA Tarifa

img

Gure junior mutilek lehen porrota jaso dute Espainiako Txapelketan. Nahiz eta lehen hiru laurdenetan eusteko kapaz izan diren, azkenekoan behera etorri dira eta ezin izan dute garaipenagatik borrokatu.

Lehen partidak ematen duen urduritasunetik askatuta, Glualek partida kontrolpean izatea lortu zuen lehen bi laurdenetan. Nahiz eta markagailuan atzetik ibili taldeak bere joko moduarekin jokatzen jarraitu du eta atzea lan sendo egin du hiruko marratik zuen egun txarra nolabait orekatzeko. Gure aurkariek baliabide asko dituzte taula azpian, eta horren kontra egiteko, taldeak defentsa sendoa burutu du 1x1ekoan baloiaren jabeari eta pase marretan.
Erasoan Glualek pazientzia eduki du eta baloia ondo mugitu du aukera onenaren bila. Taldea bikain egon da biko jaurtiketetan (%66’7a), baina hiruko marratik ez du bat ere efikazia onik erakutsi (%16’7) eta horrek kondenatu gaitu. CBAk askoz gehiago asmatu du kanpoko jaurtiketetan eta horri esker 4 puntu gora iritsi da atsedenaldira (27-31). Gure aurkariek bi partzialak irabazi dituzte: 13-14 eta 14-17.
Atsedenaldiaren ondoren Arrutiren mutilek 0 eta 9ko partzial gogor bat jaso dute eta bazirudien partidatik at geldituko zirela. Glualek ezin izan du bere defentsako errebotea ziurtatu eta CBAren bigarren eta hirugarren aukerek min handia egin digute. Tenerifekoek erasoko 11 errebote eskuratu dituzte laurden honetan, euren pibotak esnatu egin dira eta taula azpiko errege bihurtu dira. Baina Iraurgik lasai mantentzen jakin izan du eta aurkariaren bataz besteko txarrak aprobetxatzen jakin du. Errebotea ondo ixteko kapaz izan da, defentsako oreka berreskuratu du eta “KO”tik salbatu da. Hondamendi itxura hartzen hasia zenak kontrako 13 eta 15eko partzialean amaitu du soilik. Partidarengatik borrokatzeko aukerekin jarraitzen genuen (42-50).
Azken laurdenaren erdi aldera arte, partida oso iluna bilakatu da. Behartu gabeko akatsei eta saskiratzerakoan bataz besteko txarrei esker partidak paretsu jarraitu zuen. Baina Gluali argia guztiz itzali zaio, lehen hiru laurdenetako esfortzua ordaintzen amaitu dute gure mutilek eta ezin izan dute jarraitu garaipenarengatik borrokan. CBA azken partzialean ere garaile irten da 6 eta 18.
Lehen lehiaketa eguna gure mutilendako eta lehen porrota, baina taldeak hiru laurdenetan lehiatu du oso itxura ona emanez gainera.
PARTZIALAK: 13-14 / 14-17 (27-31) / 13-15 / 6-18
GLUAL ISB: Aizpitarte (5), Iriondo (2), Elorza (4), Merketegi (14), Astigarraga (10), Zabarte (5), Múgica, Iriarte (2), Olaizola (4)