Glual ISBk duintasunez amaitu du Espainiako Txapelketa (65-53)

img

Hirugarren porrota, oraingoan L’Hospitaleten aurka, Glualek amaitu du Endesa Txapelketan bere ibilbidea baina amaieraraino borrokatuz egin du. Atzoko desilusioaren ondoren, taldea indarberrituta irten da gaur kantxara eta amaiera arte partida barruan egon da. Iraurgi, Iraurgi izan da.

L’Hospitalet ez da aurkaririk errazena Baloncesto Sevillaren aurka partida txar bat jokatzetik zatozenean, kataluniarra oso talde gogorra baita. Baina horrelako egoera limitetan gertatu ohi denez, Arrutiren mutilek aurpegia eman dute eta kantxa gainean euren saskibaloirik onena utzi dute. Lehen bi laurdenetan oreka ikaragarria egon da. Bi taldeek joko intentsua egin dute defentsan eta erasoan jaurtiketa onak burutzera iritsi dira. Detaile txikiak desorekatuko zuten partida, argi zegoen, bana bai kataluniarrek eta baita gipuzkoarrek ere oso baloi gutxi galdu dituzte. 15nako berdinketa eta 14 eta 12 L’Hospitaleten alde izan dira partzialak.
Atsedenaldiaren ondoren gauzak apenas aldatu dira. Bi taldeek gogor defendatzen jarraitu dute eta gainera, erasoan, asko asmatu dute. Glual oso maila altuan egon da erasoari dagokionez, bere bataz bestekoak onak izan dira eta ez dute ikararik eduki. Kataluniarrek partida apurtu nahi izan dute, baina gure mutilek ondo eutsi diete eta azken laurdenera garaipena lortzeko aukerekin iritsi dira. 18 eta 16ko partziala kataluniarrentzat.
Iraurgi bero zegoen, garaipen aukerak edukitzeak oraindik gehiago animatu ditu gure jokalariak eta bosgarren minutura arte partidako iniziatiba eraman dute. Baina erasoko bi jokaldi presatsu eta beste bi huts defentsan eta agur ametsari. Kataluniarrek gure hutsak aprobetxatzen jakin dute eta 10eko aldea zabaldu dute markagailuan. Glual ahalegindu da baina L’Hospitaletek bikain kudeatu du aldea azken bi minututan eta garaipena eskuratu du. 18 eta 10eko partziala irabazleentzat.
Amaitu da txapelketa guretzat. Glual garaipenik gabe bueltatzen da etxera, baina hiru partidetatik bitan maila oso ona erakutsi du eta hori da benetan garrantzia daukan. Arrutik eta bere mutilek borroka egin dute eta hori burua tente dutela bueltatzeko modukoa da.
Esperientzia ahaztezina bizi izan dute.
Zorionak Glual!!!!
PARTZIALAK: 15-15 / 14-12 (29-27) / 18-16 / 18-10
GLUAL ISB: Aizpitarte (6), Iriondo (2), Elorza, Merketegi (11), Astigarraga (18), Zabarte (4), Múgica, Iriarte, Olaizola (13)