Azkoitiko VIII Zerbeza Feria

  • isb.eus
  • 2016/05/04
  • Javier Zurbano
img

Maiatzaren 5ean Klubeko ekitaldi izarretako baten zortzigarren edizioa hasiko da. Bigarren urtez jarraian Iraurgik eta Anaitasunak batera lan egingo dute Azkoitiko herrian burutzen diren jarduera popularrenetako batean. 8 egun handi, aisia eta gozamena helburu nagusi direnak.

Kluba berriz ere sartu da abentura honetan lehen eguneko ilusioarekin, entitateak antolatzen duen ekitaldi nagusienetako bat da, eta hori horrela izanik, antolatzaileak asteak daramatzate lanean. Helburu ekonomiko ohikoez gain, klubaren ideia beti izan da horrelako ekitaldi bat elkar hobeto ezagutu gaitezen egitea, Azkoitiko gizartean eta eskualdean inplikaturik dagoen entitate bat dela erakusteko. Bigarren urtez jarraian Iraurgik eta Anaitasunak batera egingo dute lan, aurreko edizioaren esperientzia oso aberasgarria izan zen bi entitateendako eta edizio hau onena izan dadin berriz indarrak batzeko dudarik ere ez dute egin.

Asko izango dira boluntarioak ekintza hau aurrera ateratzeko lanean ibiliko direnak. Gogo onez eta %100ean lanean ibiliko den jendea beste urte batez ekitaldi hau bikaina izan dadin. Jokalariak, entrenatzaileak, gurasoak, lagunak, jarraitzaileak… “Friki” koadrila bikaina kluba berea bailitzan bezala sentitzen dutenak. Eta arro gaude horrelako jendea gertu edukitzeaz.

Datozen maiatzaren 5,6,7,10,11,12,13 eta14an feriaren esparrua jendez lepo egon dadin nahi dugu. Guztiak daude gu bisitatzera gonbidatuta eta euskal girorik onenean gozatzeko aukera edukitzera: zerbeza on bat eskuan eta mahai baten bueltan afaltzen.

Egitaraua honako hau izango da:

2016/05/05

19:00tan: Feria esparruaren irekiera eta Feriaren inaugurazioa Goenatxo harri-jasotzaile azkoitiarraren eskutik.

2016/05/06

19:00tan: Azkoitiko bertsolari eta trikitilariak beraien artearekin arratsalde eta gaua girotzeko arduradunak izango dira.

2016/05/07

16:00tan: Mus Txapelketa. Izen ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago arte egongo da zabalik.

23:00tan: DJ Elortxak dantzan jarriko ditu ferira gerturatzen diren guztiak.

2016/05/10

19:00tan: Jexux Mari Mujikaren eskutik hitzaldi oso interesgarria: “Kirola, gizalegerako bide” lelopean.

2016/05/11

19:00tan: Anaitasuna futbol taldeak bere talde guztiak aurkeztuko dizkio Azkoitiko gizarteari.

2016/05/12

19:00tan: Kirol tertulia interesgarria sekulako hizlariekin: Gaizka Garitano, Aitor Zulaika, Igor Gindos eta Iker Bueno.

2016/05/13

19:00tan: Iraurgik bere talde guztiak aurkeztuko ditu.

23:00tan: DJ Ugutzek jarriko du musika karpan.

2016/05/14

11:00tan: Pintxo solidarioa.

17:00tan: Txikienendako arratsaldea, joko eta puzgarriekin.

23:00tan: DJ Xabifestek itxiko du jaia bere erritmoekin.