Tabirako 66 – Disdira Bitxitegia 71

img

Gurekin EBA Ligara igotzeko Lauko Finala jokatuko duen talde baten aurka, beraien etxean, lortutako garaipen landua.

Lehen zatian bi taldeek erasoari jo zioten, defentsako lana ahaztuta, eta hori ez da ona izaten guretzat. Horrela, lehen laurdenean 21 puntu jaso genituen, egiari zor ez genuen errebotea ixten asmatu eta beraiek ondo aprobetxatu zuten. Lehen laurdena etxekoendako 7 puntuko abantailarekin amaitu zen: 21 eta 14. Bigarren laurdenean gehiago estutu genuen defentsan eta gure erritmoan jokatzea lortu genuen. Bigarren laurdena 16na berdindu genuen, baina oraindik aurreko laurdeneko motxila generaman gainean. Atsedenaldira 37 eta 30.

Argi geneukan puntu asko jaso genituela eta horrela oso zail izango zitzaigula garaipena lortzea. Hirugarren laurdenak bai eduki zuela azken partidetan erakutsitako jokoaren antza, defentsa gogorra eta ziztu bizian erasora irten korrika, laurdena 12 eta 24 irabazten amaitu genuelarik. Lanean jartzen garenean edozer egiteko kapaz garela erakutsi behar digu laurden bikain honek.

Azkenerako utzi genuen baina jaurtiketa libreen marrako efikazia iluna. Azken bi minutuetan, jaurtitako 9 jaurtiketa libreetatik 3 bakarrik sartu genituen eta partida parekatu batean hori asko igartzen da. Beraiek ere ez zuten gehiegi asmatu euren erasoetan eta azken laurdena joan etorri bat izan zen, saskiratzeekin eta hutsekin.

Larunbat honetan Azpeitian liga erregularreko azken jardunaldia jokatuko dugu eta ordutegi bateratua denez, guztiei gogorarazi nahi dizuegun 18:00tan izango dela. Ez dugu urtean zehar animoak etengabe eman digun zalegoagatik itxura txar batekin agurtu nahi. Igoera fasea Donostian, maiatzaren 14 eta 15ean jokatu aurretik edukiko dugun azken partida izango da.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X.Aldalur (6), Lur (10), Jakes (3), Jabi (9), Unai (27), Eneko (1), Beñat (3), Ibarguren (4), Etxaniz (8).