Decoramik azpi-txapeldun!

img

Bigarren urteko infantilek bere mailako Lauko Finala jokatu zuten pasa den asteburuan Eskoriatzan. Xubi eta Jexusen neskek Añorga garaitu zuten final-erdietan baina finalean etxeko taldearen kontra galdu zuten. Nahiz eta titulua ez duen lortu, Decoramikek egin duen denboraldia txapela kentzeko modukoa da.

Jokalari guztiak bigarren urtekoak izan, fisikoki horrek baldintzatzen duenarekin, Decoramik goi aldean ibiltzeko hautagai nagusietako bat izan da. Huts puntualak kenduta, taldeak lehiatzeko erakutsi duen espiritua ikaragarria izan da, talde asko garaitzeko balio izan diena. Mailako Lauko Finalean sartu zen ilusioz gainezka, baina finalean izandako hasiera txarra ordaintzen amaitu zuten.

Decoramik ISB 46 – 33 Añorga

Final-erdia ez zen erraza izan gure neskendako. Añorgak zuen guztia eman zuen eta gure neskei gogor lan egitera behartu zien garaipena lortu ahal izateko. Parekotasuna ikaragarria izan zen lehen bi laurdenetan, horrelako ekitaldi batek sortzen dituen urduritasunak eragina izan zuen bi taldeengan. Decoramikek bi partzialak irabazi zituen, 12-10 eta 9-5, eta atsedenaldira abantaila interesgarri batekin iritsi zen (21-15).

Atsedenaldiaren ostean iritsi ziren Decoramiken minuturik onenak. Infantilek defentsa gogortu zuten eta aurkariaren zalantzak aprobetxatu zituen markagailuan guztiz alde egiteko. Azken laurdenean, markagailua guztiz alde zuela, gure neskek jokoa kontrolatu zuten garaipena eskuratzeko. 17-11 eta 8-7 izan ziren Decoramikentzat partzialak.

Lek Aresko 44 – 38 Decoramik ISB

Finala ez zen bat ere ondo hasi gure neskendako. Urduri eta harmaila beteak sortu zuen presioak baldintzatuta, Decoramikek ez zuen bere jokoa ezartzen jakin anfitrioien aurrean. Lek-ek irmo dominatu zuen lehen bi laurdenetan eta oso maldan gora jarri zuen partida Iraurgirentzat. 16-5 eta 16-10eko partzialak Eskoriatzakoendako.

Baina atsedenaldiaren ondoren iritsi zen gure nesken erreakzioa. Lek-ek aktan inskribatu zuen min hartutako jokalari bat kantxaratu behar izan zuen eta bere abantaila guztia nola desagertzen zen ikusi behar izan zuen. Iraurgik hortzak estutu zituen defentsan eta etxekoak guztiz beldurtu zituen. Iraurgi bostera jarri zen (33-28) eta titulurako bere hautagaitza aurkeztu zuen. 1 eta 13ko partziala Decoramiken alde.

Azken laurdeneko lehen minutuetan Iraurgi aurretik jarrai zen markagailuan. Lek-ek blokeatuta jarraitzen zuen eta ezin zuen erreakzionatu, baina hutsarte baten ondoren etxekoak partidara entxufatu ziren eta kantxa gainean behar zuten lasaitasuna lortu zuten. Oreka iritsi zen partidara eta infartua ametako moduko amaiera bat bizi izan genuen. Gureneskek 38na partida berdintzea lortu zuten eta luzapenera iritsi ziren. Ezin emozio gehiago eskatu. 5 eta 10eko partziala Iraurgirentzat.

Baina gasolina amaitu zitzaigun. Lek-ek kantxa faktoreari etekina ateratzen jakin izan zuen eta harmailek lagunduta luzapena goitik behera dominatu zuten. 6 eta 0ko partziala txapeldunentzat.

Azpitxapeldun, ez dago bat ere gaizki. Klubeko emakumezkoen harrobiko sekzioak sekulako sasoia duela erakusten duen beste adibide bat.

Zorionak neskak!!!!