Hil ala bizikoa bihar Aranurrentzat

img

Melillaren kontra garaipena eskuratu eta gero (41-86), Aranurrek UVA Ponceri irabazi beharko dio Endesa txapelketako hurrengo fasera pasa ahal izateko. Bihar 18:00tan gure neska juniorrei bultzada eman behar diegu Azpeitiko kiroldegiko harmailetatik.

Aranurrek partida erraz dominatzen hasi zen, baina lehen laurdenaren erdialdera taldeak deskonexio total bat eduki zuen eta Melillak saskibaloi oso minutu onak eskaini zizkigun. 15nako berdinketak laurdenaren amaieran gure neskak esna arazi zituen gehiago ez itzaltzeko.
Bigarren laurden perfektu batek erasoan partida puskatzera eraman zuen Aranur. Atsedenaldiaren ondoren, gure neskek gogor jarraitu uzten lanean eta partida borobila jokatzen amaitu zuten.
SASKIRATZAILEAK: Ezama (6), Soraluce (6), Aizpurua (14), Sudupe (4), Bastida, Dominguez (6), Loiola, Caballero (6), Lizundia (10), Larrañaga E (20), Larrañaga M (14), Beobide.
Bihar gure neskek denboraldiko partidarik garrantzitsuenari aurre egin beharko diote. UVA Ponceren aurka garaipena lortzeak fasez pasatzea suposatuko luke eta txapelketaren barruan helburu berriak jartzen hasi behar izatea. Poncek erraz lortu du garaipena CB Cartagenaren aurrean (82-42), Eugenio Alcarazen neskek ezin izan dute Valladolidekoen erasoa gelditu, nahiz eta partidako momentu askotan aurre egin dieten.
Ez da oso justua bi taldek beraien artean erabaki behar izatea aurrera nork egin, baina horrelakoa da lehiaketa. Bihar Aranurrek duen onena eman beharko du txapelketan jarraitu ahal izateko, eta beraz, harmailetatik lagundu beharko ditugu. Klubeko inork ezin du huts egin!!!
Egurre Aranur!!!!

A Multzoa:
San Isidro 29 – 78 Gran Canaria
Valencia BC 63 – 50 Plasencia