Aranur kanpoan gelditu da (50-71)

img

Aranurren bigarren laurden txar batek UVA Ponceri bidea zabaldu dio partidaren kontrola eskuratzeko eta modu honetara garaipena lortzeko aukerak gehitu ditu. Mame Selbek zona barruan eta Cecilia Aldecoak hiruko marratik gure ilusioekin amaitu dute. Garaile justua, Ponce gaurkoan gu baino talde hobea izan da.

Aurreratu genuen, ez zela justua, saskibaloi handia erakusten ari ziren bi taldek elkarren aurka jokatu beharko zutela aurrera egin edo ez. Zoritxarrez Aranur izan da galtzailea eta kanporaketetatik at gelditu da. Ponce askoz ere erregularragoa izan da eta partidako minutu garrantzitsuenak oso ondo jokatzen jakin izan du.
Luisek argi zeukan garaipena erritmoa kontrolpean eduki eta hau oso altua izatetik pasako zela eta lehen laurdenean lortu du helburua. Aranurrek korrika egin du kantxa guztian zehar eta Puzelakoen defentsa balantzea kastigatu egin du. Zoritxarrez baina Mame Salbek bere dohainak erakutsi ditu lehen laurdenean eta bere 6 puntu eta 6 erreboteek markagailuan gertu mantendu dituzte markagailuan. 13 eta 12ko partziala Iraurgirentzat.
Markagailua parekatua joan da bigarren laurdenaren erdira arte, baina gure nesken deskonexio tamalgarria iritsi da eta UVA Poncek mahai gainean kolpe gogorra emateko aprobetxatu du. Selbe 13 puntu eta 14 erreboteetara iritsi da, bi zonen erregina, eta gainera Valladolidekoek asko asmatu dute hiruko marratik (6/4). Aranurrek ez du erreakzionatzen jakin eta ahal izan duen moduan iritsi da atsedenaldira, guztiz blokeaturik eta buelta nola eman ezin jakin. 8 eta 23ko zitala Ponceren alde aldageletara 14ko abantailarekin joateko (21-35).
Atsedenaldiaren ondoren Aranurrek beste hiruko bat jasota ekin dio lanari, baina taldea erreakzionatzeko kapaz izan da oraingoan eta defentsan gogor jarri da. Luisen neskek presioa egin dute kantxa osoan eta jokoaren kontrola eskuratu dute, gainera erasoan taldeak bere bertuteak erakutsi ditu eta aldeak murriztu ahal izan ditu. Aranur berriz partidan zela, Poncek bere lekua galdu du kantxan minutu askoan eta erasoko jarioari agur esan dio. Baina gure bataz bestekoak ez dira onak izan eta taldeak hirutan galdu du aukera aldea minimora jaisteko. Poncek lasaitasuna berreskuratu du eta momenturik txarrenean saskiratzeak lortzen hasi da berriz, hiruko berri batek +10ekoa ematen zien, gure nesken esfortzu itzela saririk gabe utziz. 18 eta 14ko partziala etxekoendako.
Iraurgi hustu egin da azken laurdenean eta partidan bizirik mantendu dira epaileek Eneritz partidatik kanpo gelditu behar zela erabaki duten arte. Bi falta polemiko oso, ordura arte “jarraitu jarraitu” eduki duten irizpidearen oso kontrakoak behintzat, taldeko joko antolatzailea aulkira bidali dute bost faltarekin. Taldea blokeatu egin da eta Poncek errematea eman du. Partida guztiz erabakita zegoela bi entrenatzaileek jokalari guztiak saltarazi dituzte kantxara, Luisek bere neska guztien esfortzua saritu nahi izan du partidaren azken momentutan. 11 eta 22ko partziala Poncerentzat.
Honaino iritsi da taldea, tristea da baina horrela da, partida bat galdu eta kalera zoaz, beste multzotako talde batzuk bi partida galduta aurrera egion dutenean. Endesa Txapelketa konpentsatu eta partidak parekatuagoak izango zirenaren argumentuak ez du funtzionatu. E multzoaren kasuan, partida parekatuenak eta lehiatuena azken jardunaldikoak izan dira (CB Cartagena 53-44 La Salle Melilla), eta gainontzekoak oso markagailu errazekin amaitu dira Ponce eta Aranurren alde. Espainiako Federazioak beste buelta bat eman beharko dio ideiari eta estatuko txapelketarendako sortutako iniziatiba berri hau gehiago landu beharko du.
Klubetik gure bultzada handiena erakutsi nahi diogu Aranur talde osoari. Euskadiko azpi-txapeldunak izan dira eta Espainiako Txapelketan parte hartu dute, euskal kluben %90arendako amets bat. Orain txapelketaren gainontzeko partidez disfrutatzea eta kolpetik berreskuratzea tokatzen da, hemendik egun batzuetara denboraldi honetan egin duten guztiaren garrantziaz kontzienteago izango dira.
Iraurgirendako TXAPELDUN handiak zarete!!!
Zorionak neskak!!!!