Goiz jaikitzen denak Jainkoa lagun?

img

Caldereria Pakok 56na berdindu zuen Hernaniren aurka.

Partida junior errendimenduzko mailaren amaierarako sailkapen bat ezartzeko balio duen gurutzaketa bateri dagokio, eta irabazten duena k bosgarren postuan amaituko du.

Esaera zaharrak dio goiz jaikitzen denak Jainkoa lagun izaten duela. Ba beste pertsona batzuei izango da, 2015-16 denboraldi honetan zehar Caldereria Pakok argi utzi baitu goiz jaikitzeak ez diola bat ere onik egiten. Aurtengo beste hainbat partidetan moduan etxekoen norgehiagoka atsedenaldira arte txarra izan zen, batez ere erasoan. Defentsan, munduko onena izan gabe, nahikoa intentsitate erakutsi zuten eta hori dela eta, eraso txarra edukita ere, atsedenaldira emaitza 12 eta 21ekoa zen.

Aurreko partidetan bezala taldeak erreakzionatu egin zuen, edo esnatu egin zen, nahi bezala esan eta laurden bakarrean 26 puntu sartu zituen markagailuari buelta emanez, batez ere kantxaren bi aldeetan izandako intentsitate eta aktibitate askoko azken minutu batzuetan. Hirugarren laurdenaren amaieran 38 eta 36 Caldereria Pakoren alde.

Azken laurdenean dinamika berdinak jarraitu zuen eta 7 puntuko aldea zabaltzera iritsi zen (52-45, 37.min), baina defentsan akats batzuk eta erasoan presaka jokatuta Hernaniri partida berdintzeko aukera eman zitzaion, eta parekotasun horrek azken 56nako berdinketara arte jarraituko zuen.

Itzulerako partida printzipioz datorren larunbatean jokatuko da Hernanin.