Honaino iritsi gara

img

Errotaundik 72 eta 64 galdu du Bostekoren aurka finalerdietan.

Honaino iritsi gara. Errotaundi ISBren denboraldi hasieratik argi zegoen edo letra hauek idazten dituenak, hau da bere entrenatzaileak, argi zeukan Errotaundik egiten zuenaren arabera harago edo honantzago iritsiko zela. Hobetzea eta gauzak ahalik eta hoberen egitea beste helbururik gabe. Denboraldian zehar egindakoak hirugarren postura are eraman zituen eta hori dela eta Bostekoren aurka jokatu behar izan zuten igoerarako aukera ematen zuen finalerako txartel baten bila.

Finalerdian, beti kontrarioa errespetatuz, ere guztia Errotaundik egiten zuenaren baitan egongo zen, eta egiari zor, taldeak egin dezakeenaren barruan, larunbatean ez zen arratsalderik onena izan gure mutilen partetik. Ezin zaio %100a eman ez izana ukatu, baina akatsak egin zituen bai erasoan eta baita defentsan ere. Bosteko hobea izan zen.

Atsedenaldira arte partida oso parekatua joan zen, Bosteko aurretik zela markagailuan, baina Iraurgikoak beti gertu, eta aldageletara donostiarrak puntu bateko aldearekin bakarrik joan ziren.

Atsedenaldiaren ondoren partidak igualtxo jarraitu zuen. Intentsitatea bi taldetan, baina Iraurgi gerturatzen zen bakoitzean Bostekok erantzun egiten zuen hiruko batekin edota saski azpiko saskiratzeren batekin baloi jabetza guztian ondo defendatu eta gero. Hirugarren laurdenaren erdi aldera Bostekok ihes egin zuen, nahiz eta Errotaundik sei puntutan utzia ahal izan zuen aldea hirugarren laurdenaren amaieran (50-44).

Azken laurdenaren hasierak erabaki zuen partida. 3 hirukok jarraian (guztira 10 lortu zituzten) diferentzia 15 puntutara eraman zuten (59-44, 33.min) eta guztia erabakita geldituko zela zirudien. Beste behin Errotaundi bizirik mantentzen saiatu zen eta 2 hirukorekin erantzun zuen, baina Bostekok beste bi hiruko sartuta laurden horretan Iraurgiren esfortzua ezerezean utzi zuen, amaierako diferentzia 8 puntutan gelditu zelarik.

Egia esan Bosteko hobea izan zen larunbatean eta Errotaundik detaile txikitan huts egin zuen, markagailuan gertuago egoten utzi ez ziolarik. Igandean jokatutako finalean BKLk lortu zuen garaipena eta igoera ematen duen txartela, urtean zehar talderik onena izan dela berretsiz. Hemendik merezitako igoeragatik zoriondu nahi ditugu.