Disdira Bitxitegia 101 – Padura 51

img

Ligako azken jardunaldia Donostian EBA ligara igoera jokatu aurretik.

Padura eduki genuen bisitari lehen laurdeneko intentsitatearekin partida amaiera arte balio izan zigun partida batean. Neurketan zehar ez genuen arazorik izan errebotearekin eta horri esker kontraerasora errez irten ginen maiz saskiratzeak aise lortuz.

Laurden guztiak amaitu genituen markagailuan aurretik. 27-11, 19-12, 30-9, 25-16. Partidaren amaieran 101-51.

Azken jardunaldi honekin iritsi gara jada Donostiako Lauko Finalera. Finalerdian Tabirako izango dugu aurkari, larunbatean 20:00tan Aieteko kiroldegian. Hemendik zaleak gonbidatu nahi ditugu animoak ematera joatera. Larunbateko beste finalerdia Atleticok eta Baskoniak jokatuko dute 18:00tan.

Sailkatutako lau taldeak honakoak dira: Atletico San Sebastian, Disdira Bitxitegia ISB, Tabirako eta Baskonia.

Ia intentsitatearekin, saskibaloiaz disfrutatuz (gustatzen zaiguna baita) eta urduritasunak ahalik eta gehien urrunduz igandeko finalera iristea lortzen dugun. Eszenatoki berdinean izango da, 17:00tan.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskiratzaileak: X.Aldalur (-), Lur (24), Jakes (10), Jabi (6), Unai (14), Eneko (10), Guridi (13), Ibarguren (6), Etxaniz (9) Beñat Aldalur (4), Zabarte (5).