Baskonia Azkoitiako Zerbeza ferian!

  • isb.eus
  • 2016/05/13
  • Javier Zurbano
img

Iraurgik bere bultzada emango dio Baskoniari Feriako Karpatik.

Feria bere azkenetan da. Iraurgi izango da ostiraleko protagonista, Azkoitiko jendeari bere taldeak aurkeztuko dizkion egunean. Duda gabe oso arratsalde berezia izango da, saskibaloia leku guztietan arnastu ahal izango dena eta gure junior bi taldeak zoriontzeko aprobetxatuko dugun unea izango da Estatuko Txapelketan parte hartu izanagatik. Ez Glualek, ez eta Aranurrek ere ez zuten lortu multzokako fasetik aurrera egin ahal izatea, baina oso lehiakorrak izan ziren eta hori da benetan garrantzitsuena.

Aurkezpenaren ondoren zerbezatxo bat hartu eta Euroligako Lauko Finalarekin gozatzeko aprobetxatuko dugu, izan ere euskal talde bat izango da bertan Europako talde onena izateko aukerekin. Baskoniak Fenerbahce izango du aurkari Berlinen 21:00etan eta saskibaloi zalez bete nahi dugu karpa.

Ba al dago ba partida zuzenean ikusteko leku hoberik?

Guztiak zaudete gonbidaturik!!!