Disdirak finala jokatuko du (72-69)

img

Lehen Maila Nazionaleko gure taldeak EBA ligarekin zita bat dauka bihar 17:00tan. Nahiz eta partida ondo ez hasi, buelta ematen jakin izan dio eta Tabirakoren aurka garaipena lortu du. Beste finalerdian Baskoniak anfitrioia garaitu du (63-0) eta gure aurkaria izango da bihar.

Bizkaitarrek beldurra zorarazi dute Disdirakoengan lehen laurdenean. Alex Astigarragaren mutilak zurrundurik irten dira kantxara eta Tabirakok aprobetxatu egin du segituan alde egiteko markagailuan. Durangokoek jarraian lortutako 10 puntuek Iraurgiren hutsartea ekarri dute berehala, bolada apurtzeko nahiarekin, gure defentsa ez zebilen fin eta erasoan baloia mugitzeko arazoak izan baititugu. 13 eta 20ko partziala Tabirakorendako, puntu gehiegi jaso ditu Disdirak, kontutan hartuta bere bertute nagusia atzeko lana dela.
Baina bigarren laurdenean taldeak atzean lana sendo egitea lortu du eta bizkaitarrak ataskatu egin dira erasoan. Disdirak errebotea kontrolatzea lortu du eta gainera pase marrak oso ondo landu ditu. Erasoan Iraurgik oso minutu onak jokatu ditu. Beñat Aldalurrek jarraian lorturiko bi hirukok aurrenekoz aurretik jarri gaitu markagailuan eta gure aurkaria zokoratzea lortu dugu. Baina azken bi minutuetan taldea erlaxatu egin da defentsan eta Tabirakok berriz markagailuko agintea eskuratzeko aprobetxatu du. 18 eta 15 gure mutilentzat baina -4 aldageletara bidean (31-35).
Kantxara bueltak beste susto bat suposatu du Disdirarendako. Tabirakok bi hiruko lortu ditu jarraian eta +9 jarri dira markagailuan, baina hortik aurrera gure mutilak berriz jarri dira fin atzeko lanean. Taldeak ergi eduki du guztia emateko ordua iritsi dela eta horrela egin du. Gainera erasoan bataz besteko onak eskuratu ditugu eta horri esker markagailuan aurretik jarri gara berriz, 21 eta 13ko partzial bat lortuz azkenean (52-48).
Azken laurdena infartuzkoa izan da. Tabirakok estutu egin du lehen minutuetan eta ia ezerezean utzi du abantaila (58-57), eta hortik aurrera eraso elkartrukatze bat izan da. Bi taldeak atzeko lanean tinko, Iraurgik markagailuan alde egitea lortu du eta 8 puntuko aldea eskuratu du amaitzeko bi minuturen faltan. Baina bizkiatarrak hustu egin dira eta bi puntura gerturatzea lortu dute. Hala ere, gaur zortea gure alde jarri da eta Disdirak Merketegi juniorraren saskiratze batekin itxi du jaurtiketa libreen marratik. 20 eta 21ko partziala Durangokoendako.
EBA ligara igoera batekin amesten jarraitzen uzten gaituen garaipena. Bihar oso zita garrantzitsua izango dute gure mutilek eta gure laguntza osoa eman beharra diegu. Gure mutilei behar duten berotasuna ematera gonbidatuta zaudete guztiok.
Egurre Disdira!!!!
Saskiratzaileak: Aldalur X (2), Goenaga (4), Alberdi (14), Amenabar, Irulegi. Aldalur (9), Ibarguren (4), Merketegi (16), Etxaniz (2), Guridi (15), Astigarraga (6)