Sufrituta, baina lehena poltsikoan dauka Ulaciak (57-50)

img

Nahiz eta lehen bi laurdenak bikainak egin dituen, jokoa guztiz dominatu baitute gure neskek, Ulaciak asko sufritu du partida amaieran. Azken laurdeneko huts kolektiboek eta Endesa txapelketan debutatzeak sortzen duen urduritasunak, bizirik mantendu ditu Extremadurakoak eta amaiera arte estu joan da partida.

Partida hasiera esperotakoa izan da, urduritasunak jota, lekuz kanpo eta erabaki txarrak hartuz. Baina bosgarren minutuan Ulaciak behar zuen kontzentrazioa eta defentsako intentsitatea eskuratu du partidaren kontrolarekin egiteko. Kantxa guztian egindako presioak eta erreboteko nagusitasunak partidako minuturik onenak jokatze ahalbidetu digu. Plasenciak ezin izan du gure neskak gelditu eta 18 eta 3ko partzial zitala jaso du. Ilusioz betetzen gintuen 25 eta 12ko markagailuan lehen laurdenaren amaieran.
Bigarren laurdenean gauzek berdin jarraitu dute, nahiz eta gure efikazia ez den aurreko laurdenekoa izan, Extremadurakoek euren defentsa gogortu dute eta gure puntu jarioa gelditu dute. Atzeko lanak ona izaten jarraitu du eta erasoan pazientziarekin jokatzen jakin du. Laurden parekatua, bi taldeak topera lan eginez. 17 eta 13 Ulaciarentzat eta + 18 atsedenaldira (43-25).
Baina atsedenalditik bueltan partida iluna bihurtu da eta bi taldeek euren argumenturik txarrenak erakutsi dituzte erasoan. Hutsak eta behartu gabeko akatsak izan dira laurden honetako protagonista nagusiak. 9 eta 6 Iraurgirentzat eta eskerrak eman behar.
Plasenciaren 0 eta 9ko batek azken laurdeneko lehen hiru minutuetan Extremadurakoak partidan sartzen zituen eta markagailuari buelta emateko kapaz zirela pentsaraztera eraman ditu. Ulaciak ez du bere lekua berreskuratzen jakin eta blokeatu egin da guztiz. Baina gure barruko jokoko neskak kontrarioen bolada apurtzea lortu dute, bi erasoko jokaldi onek taldeak konfiantza berreskura zezan balio izan du. Iraurgik defentsan bere lekua berreskuratu du eta markagailua kudeatzen jakin izan du. Hiruko batek eta 2+1eko batek, azken minutuan, Extremadurakoei aldea murrizteko balio izan die, baina Ulaciaren garaipena ez da arriskuan egon.
Ezin daiteke Endesa Txapelketa hobeto hasi. Nahiz eta sufritzen amaitu duen, taldeak partida aurrera ateratzen jakin du eta dagoeneko badauka garaipen bat.
Lehen jardunaldiak sortzen duen tentsioa gainetik kenduta, bihar, gaur La Salle Melillaren aurka (40-68) irabazi duen Basket Almeda tokatzen da, eta bertan gure nesken bertsiorik onena ikusiko dugu ziur. Partida oso estua izango da eta horrelako partidetan maila ematen badakite.
Egurre Ulacia!!!!
ULACIA ISB: Iturralde (2), Soraluce (10), Zubizarreta (7), Ezama A (8), Zuazolazigorraga, Merketegi (4), Sudupe, Ugarte (16), Lizundia (4), Odriozola, Ezama M (4), Otaegui (2)