Ulaciak Almedaren aurka galdu du (46-48)

img

Zortea ez dugu aldeko eduki gaur eta Autocares Ulaciak Kataluniako txapeldunen aurka galdu du. Iraurgiko neskek azken segundotan partidak eskuetatik nola ihes egiten zien ikusi behar izan dute. Nahiz eta galdu, taldeak sentsazio oso onak utzi ditu.

Kataluniako txapeldunek asko sufritu dute garaipena lortzeko. Berez, minutu askoan guk nahi izan dugun erritmoan jokatu dute, baina ez dugu jakin azken errematea ematen eta zorteak euren alde jokatu du. Partida emozioz bizitakoa izan da eta ez talde batek, ez eta besteak ere ezin izan du 5 puntu baino gehiagoko abantaila eduki. Bai Ulacia eta baita Almeda ere defentsako lanean ibili dira buru belarri, pase marretan sekulako intentsitatea eta erreboteko borroka ikaragarria izan dira partidako protagonistak. Kataluniarrek euren bigarren aukerak aprobetxatzen jakin izan dute eta modu horretan kanpoko jaurtiketan edukitako bataz besteko txarrak orekatu dituzte.
Lehen laurdena parekotasunez beterik egon da eta gure neskek lortu dute irabazle irtetea 15 eta 11. Bigarren laurdenean hiruko marratik edukitako efikaziak kataluniarrei partzialean garaile irtetea ahalbidetu die 12 eta 16. Atsedenaldira berdinketarekin eta ez batzuek eta ez besteek ezin nahi zuten erritmoa ezarrita.
Erasoan ez da partida zirraragarria izan. Jaurtiketa erabakiak ez dira onak izan partidako momentu batzuetan, prezipitazioak ere eduki du kulpa handia zenbaki txar hauetan. Ulaciak bataz besteko hobeak eduki ditu biko eta hiruko jaurtiketetan baina jaurtiketa libretan egindako 11/4a erabakigarria izan da, kataluniarrak garaitu nahi badituzu sartu egin behar dituzu eta. Almedak ez du bere egunik onena eduki uztaira begira, gure defentsak erru handi izan du horretan, baina erasoan lortutako 18 erreboteei errentagarritasuna ateratzen jakin izan dio.
Anek eta Nereak lortutako bi hirukok 5 puntuko aldea ematen digu hirugarren laurdenaren erdialdera, baina Almedak zentratuta jokatzea lortu du azken minutuetan eta markagailuari buelta ematea lortu du. 11 eta 12ko partziala kataluniarren alde.
Ulaciak estutu egin du azken laurdenaren hasieran eta Nerearen beste hiruko batek 3 puntuko aldea eman dio gure taldeari (44-41). Baina taldeak hauspoa galdu du azken minutuetan. Defentsan eutsi dio, baina erasoan zortea ez du aldeko eduki. Aurretik jartzeko balioko zigun azken jaurtiketa ez dugu sartu eta Almedak jaurtiketa libreen marratik irabazi du partida. Kontrako 8 eta 9ko partziala.
Min egiten duen porrota, minutu askoan zerua ukitzen ibili direlako. Baina mundu guztia bat dator taldea maila oso onean egon dela esatean, Almeda irabazteko kapaz zela sinetsi da. Zortea lagun izan bagenu, orain multzoko lider izango ginen.
Sinestezina orain dela bi egun.
Bihar La Salle Teneriferen aurka jokatzea tokatzen da (14:30), gaur Plasenciaren kontra galdu dute kanariarrek 64 eta 62 estu batekin. Beraz, gaurko porrotaz ahaztu eta bihar kanariarrak garaitzera irten beharra dago.
Egurre Ulacia!!!!
ULACIA ISB: Iturralde (3), Soraluce (14), Zubizarreta (13), Ezama A, Zuazolazigorraga, Merketegi (2), Sudupe, Ugarte (2), Lizundia (1), Odriozola, Ezama M (1), Otaegui.