“Inoiz errenditzen ez den Iraurgi hori”

img

Gure mini mutilak Gipuzkoako Txapeldun bilakatu ziren igandean Arrasaten. Ilusioz betetzen gaituen beste kirol lorpen bat. Errendimenduan maila handian baldin bagaude, formazioan probintziako saskibaloian oso leku garrantzitsua hartzen gabiltza.

Betiko Kafea ez zuen bat ere lan erraza eduki, Easo Ezkurraren aurkako finalerdia luzapenean erabaki baitzen. Gure mutilek horrelako zita batek sortzen dituen nerbioak jota ibili ziren eta partida guztian zehar uzkurturik jokatu zuten, baina behar izan zen momentuan aurpegia eman zuten. Luzapenean Iraurgi espiritua atera zuten eta nagusitasunez garaitu zituzten donostiarrak, 65 eta 58.

Finalean, Easo Mendaurrren kontra (titulua lortzeko faborito nagusia) kontuek ez zuten zer ikusirik eduki finalerdiarekin. Binguren mutilak oso motibaturik irten ziren kantxara eta gauzak ondo egiteko gogo biziz. Defentsako lana ezin hobea izan zen eta erasoan gainera gure mutilek erraz lortu zituzten saskiratzeak. Kantxa guztian egindako presioa bikain irten zen eta gainera taldeak ondo jakin zuen uztai ondoko laguntzak estutzen, Easok presioa gainditzeko arazo asko eduki zituen eta Iraurgiren atzetik markagailuan ibili behar izan zen momentu oro.

Modu horretara Betiko Kafea diferentzia politarekin iritsi zen azken laurdenera (+13) eta garaipenaren bila zuzen zihoala zirudien. Easok erreakzionatu egin zuen, hustu egin zen eta lau puntura gerturatu zen, partidarekin egingo zela zirudien baina gure mutilek lasaitasuna mantentzen jakin izan zuten eta abantaila kudeatu zuten partida amaiera iritsi zen arte (51-58). Poz algara ikaragarria izan zen, denboraldi guztian zehar 16 jokalariek egindako lan handiak bere fruituak eman ditu eta datorren denboraldian hazten jarraitzeko balio behar digu.

Bingu oso pozik agertu da jokalarien eta gurasoen inplikazioarekin. Eduki duen giro bikaina ezinbestekoa izan da taldea denboraldian zehar hasi dena egiteko, eta honi gainera titulua gehituz gero…, esan dezakegu gure miniek oso etorkizun ona izan dezaketela gure klubean.

Zorionak!!!!