Ulacia ISB etxera

img
ZORIONAK!!!!

Gure kadete neskek 45 eta 59 galdu dute anfitrioien aurka. Zaragozakoak gu baino gehiago izan dira gaur eta nagusi izan dira ia partida guztian. Egindako lehen laurden txarra gehiegizkoa izan da Ulaciarentzat, ezin izan diolarik buelta eman. Iraurgik Endesa Txapelketa estatuko 16 talde onenen artean amaitu du.

Taldeak defentsako segurtasun ez handiarekin hasi du partida. Intentsitate pixka bat falta izan zaigu errebote lanean eta laguntzak ere ez dira eraginkorrak izan. Erasoan hiruko marratik jaurtiketekin “gure haserreak” jarraitu du eta biko jaurtiketetan ere bataz bestekoak Stadiumenak baino baxuagoak izan dira. Etxekoak adrenalina topera zutela irten dira kantxara eta hiruko marratik asko asmatuz (7/4) ihes egin dute markagailuan. ) eta 24ko partziala eta ahazteko moduko laurdena.
Bigarren laurdenean taldeak erreakzionatu egin du eta defentsan lanean jarri da, Zaragozakoen puntu jarioa ixtea ezinbestekoa baitzen partidan bizirik mantentzeko. Lehen laurdeneko bataz besteko ikusgarririk ez da egon, hirukoak jada ez ziren sartzen eta eraso estatikoetan baloia mugitze soila oso zaila egin zaie. Iraurgik bere lekua eskuratu du kantxan eta aurkariari bere erritmoan jokatzera behartu dio. 12 eta 8ko partziala alde eta atsedenaldira etxekoen aldeko +11ko batekin iritsi dira (21-32).
Atsedenaldiaren ondoren partidak bide beretik jarraitu du, Iraurgik oso ondo egin du lan defentsan eta aurkariari oso zail jarri dio saskiratzeak lortzea. Baina erasoan taldea ez da fin ibili, hiruko jaurtiketetan 11/2koak erakusten duen moduan, besoa uzkurtu egin zaigu eta garaipena eskuratzeko aukerak galdu ditugu. 6 eta 13ko partziala Stadiumentzat.
Azken laurdena tramite hutsa izan da bi taldeendako. Stadium ondo kokatuta egon da defentsan eta erasoan lasai ibili da. Ulaciak presioak gainetik kendu ditu eta oso minutu onak utzi dizkigu erasoan. Partida erabakita zegoela gure neskek sentsazio positiboekin utzi nahi izan dute Endesa Txapelketa eta lortu dute. 18 eta 14ko partziala Iraurgirendako.
Hemen amaitu da gure kadetearen historia. Agian ez dira joko momenturik onenean iritsi, baina karakterra eta konpromisoa erakutsi dute eta hori benetan da garrantzitsua. Ulaciak egundoko denboraldia burutu du, Euskadiko txapeldun amaituta eta estatuko 16 talde onenen artean bukatuz.
Ezin dugu hori ahaztu.
Zorionak neskak!!!!
ULACIA ISB: Iturralde, Soraluce (13), Zubizarreta (11), Ezama A (4), Zuazolazigorraga, Merketegi (3), Sudupe, Ugarte (2), Lizundia (6), Odriozola (2), Ezama M (4), Otaegui.