IRAURGIKO BATZARRA

img

Bazkide ugariren prezentzian ISBkoek egin zuten batzarra


IRAURGIKOEK ATZO OSTEGUNA BATZARRA EGIN ZUTEN


Jende ugari hurbildu zen Soresu Antzokira Ostegun pintxo-poteari kale eginda, ez beste urteetan bezela baina ugari, garaia ere ez delako berdina, lehen aldia da udara parte honetan egiten dena,  eta egia esan bazegoen bai zer ikusi-entzuteko


Hasieran Batzarraren nondik norakoak azaldu ziren


Segidan Xubik denboraldiko kirol memoria azaldu zuen


Ondoren jendearen partadaidetza bultza nahi hortan komunikazio lan talde berria ere sortu dela eta partaide berri bila gabiltzela. Webgune berrituarean aurkezpena ere egin zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Hizkuntza Politikako Sailburuaren babesarekin. 


Ekonomi egoera aztertu genuen, pasa dan denboraldi gogor honek ea nolako ondorioak utzi dituen eta hurrengo urterako aurrekontua ere azaldu zen, ez nolanahikoa.


Azkoitia ere gai izan zen, jendearen partehartzea nola gehitu egin dan eta Kiroldegiko berrikuntzak eta ikastola berriko eraikuntzak ze aukera berri ematen diguten, naiz eta oraindik asko dugu hobetzeko


Jokalarien kuotaz hitz egin zan, Errendimendu programan igoera bat 50€koa eta ondoren klubeko kuota guztiek 20€ igotzea entrenamenduko kamiseta eta galtza motzen truke


Bazkide txartela izan zen hurrengo gaia. Bazkide txartel arrunta 100€, Familikoa 150€ eta jubilatu, langabetu eta 20 urtetik beherakoentzat 60€. Txartel honekin gure bi talde nagusien sarrerak doainik, %10 deskontua hainbat dendetan eta Toota masailariakin ere dekontuak


Teknifikazioko lan taldeko arduradun Kepa Ibarzabalek denboraldian zehar egin dituzten ekintzak eta dituzten zailtasunak azaldu zituen


Iñaki Aldanondok ( ekitaldiak antolatzeko taldearen arduraduna) urtean zehar Garagardo azokak, segalarien txapelketak, eta datorren urrian arazoak nola ditugun Azpeitiko Garagardo azoka antolatzeko, ze azoka plaza ezin dugu erabili.


Datorren Urtarrilean danborradako taldea izango dugula era Azpeitiko danborradan baietztatu genuen eta nondik norakoak


Eta amaitzeko galdera erantzunen txandan, Xubik luze azaldu zuen klubaren zergatia DISDIRA BITXITEGIA ISB taldeak zergatik LIGA EBAn ez duen parte hartuko