Pinok eta Gurruk Sammic ISB eta Añares Rioja ISBko delegatu bezala jarraituko dute

img

Juanjo Araquistain "Pino" eta Jose Manuel Gurrutxaga "Gurru" Sammic ISB eta Añares Rioja ISBko delegatuak izango dira.

Urte asko daramatzate biak lan honetan, ez dituzte taktikak edo fisikoak lantzen, ez dituzte puntuak sartzen ezta erreboteak hartzen ere, baina badakigu zer garrantzitsuak diren biak taldeentzat.

ISBn zorte handia daukagu Pino eta Gurru bezalako pertsonekin lan egiteko, inoiz beraien lanetan nekatzen ez diren pertsonak eta oso estimatuak ISB osatzen duten denen artean.

Eskerrik asko biei zuen lanagatik...., onenak zarete!!