LANDER SEGUROLA jokalaria bigarren urtez jarraituko du LEB PLATAko SAMMIC ISB taldean

img

Gorantz egin zuen jokalaria aurreko denboraldian zehar

Errenteriarrak bere bigarren denboraldia jokatuko du Sammic ISB taldean . Gorantz egin zuen denboraldian zehar eta kategorian inoiz ez jokatu izana nabaritu zuen, LEB Platan bere lehenengo urtea izan baitzen. Borrokarekin gainditzen du bere altuera eza kategoria honetan eta aurkarien dorre haundienekin jo ta su ibiltzen den horietakoa da Lander, agresiboa errebotean, intensitate haundia defentsan, ondo blokeo zuzenaren jarraipenean eta jaurtiketa hobetzen dabil gure mutila. Horregatik talde teknikoak oso argi izan du Lander berritu behar zen horietakoa zela eta horrela izan dam. Bere ekarpena ezda estatistiketan islatzen dena bakarrik eta ISBn pozik gaude Lander gurekin jarraituko duelako
Bataz beste 14 minututan 3 puntu eta 2,5 errebote egin ditu Landerrek