Añares Iraurgik ezin izan zuen Ibaizabal gailendu

img

Bizkaitarren aurkako derbia 62-58 galdu zuen

Añares Rioja taldeak Galdakao bisitatu zuen asteburuan Ibaizabalen aurkako derbia jokatzeko. Aurreneko bi partidak irabazita, gogotsu hasi zuten partida eta atsedenaldira, aurretik iritsi ziren azpeitiarrak. Aldageletatik bueltan ordea, hirugarren laurdenean Ibaizabalek markagailuari itzulia eman zion 19-10 partzial bati esker. Azken laurdenean, eta Añares behin eta berriz saiatu arren, ez zuen gerturatzeko aukerarik izan eta 62-58 galdu zuen partida.