Lehen porrota iritsi da Albaceten

img

Arcos Albaceteren aurka galdu du Sammic Iraurgik 71-41

Ligako lehen hiru partidak irabazita bisitatu du gaur Sammic Iraurgik Albacete eta Zilarraezko LEB ligako laugarren jardunaldian iritsi da lehen porrota, Arcos Albaceterenaurka. Partida hasieran Iraurgi aurretik jarri den arren, Arcosek azkar lortu du markagailuan aldentzea eta Iraurgik, nahiz eta saiatu, ezin izan du ezer egin. Jaurtiketa portzentaian eta erreboteetan etxekoak hobeto aritu dira eta 71-41 emaitzarekin amaitu da partida. Honela, Sammic Iraurgik lehen porrota izan du eta Arcos Albacetek, berriz, lehen garaipena. Sammic taldean Garcia eta Dezelski nabarmendu dira, 12 eta 11 puntuko balorazioarekin hurrenez hurren. Iker Buenoren taldeak garaipenaren bidea berreskuratzen saiatuko da hurrengo jardunaldian Xuven Combadosen aurka.