Añares Rioja Bartzelonara doa Segle XXI taldearen aurka jokatzeko

img

Azpeitiarrek Naroa Uria joku-antolatzailea berreskuratu dute denboraldia amaitu arte

Añares Iraurgik Segle XXI ren aurka jokatuko du bihar Barcelonan, arratsaldeko bostetan, LF-2ko bostgarren jardunaldiko partida. Xabier Chicok izango du berriro ere aginte makila eta azpeitiarrek Naroa Uria joku-antolatzailea berreskuratu dute denboraldia amaitu arte.
Iraurgi, azken bi partidak galdu arren, maila onean jokatzen ari da. Johnson eta Taylor espero zen jokua egiten ari dira eta bihar hirugarren garaipena lortzea izango da helburu. Segle XXIk ere bi garaipen ditu. Etorkizun handiko jokalari gaztez osatuta dago. Taletnu handiko taldea da baina gorabehera asko dueña.