Sammic liderraren aurka

img

Combadosen aurkako partida 18:00etan hasiko da

Sammic Iraurgi Xuven Cambadosen aurka neurtuko da igande arratsaldeko seietan Azpeitiko kiroldegian. Neurketa zilarrezko Leb ligako bostgarren jardunaldiko partida da.
Iker Buenoren taldeak pasa den astean jaso zuen ligako aurrenekoporrota Albaceten. Xuven aldiz, jokatutako lau partidak irabazi dituen talde bakarra da. Sammicek etxeko indarraz eta harmailen berotasunaz baliatu nahi du Xuven menderatzeko. Horretarako defentsan orainarte bezain sendo jarraitu beharko dute eta erasoan portzentaia hobeak lortu.