Liderra menderatzea lortu du Sammic ISBk

img

Xuven Cambadosi 91-88 irabazi dio

Partidarik galdu gabe zetorren Xuven Cambados Azpeitira, Zilarrezko LEB ligako lider nagusi bezala. Sammic ISB aldiz, denboraldi hasiera ona ondoren, azken norgehiagoka galduta. Partida hasieratik aurretik jartzea lortu dute azpeitiarrek, neurketa bikain bat jokatu dute orokorrean eta liderraren lehen porrota eragin du, 91-88. Estreinakoz Sammic taldearekin Joe De Ciman aritu da eta afizioaren itxaropen guztiak bete ditu: partida ikaragarria berea! Guztira, 28 puntu eskuratu ditu eta 27ko balorazioa lortu du. Era berean, Karena, Garcia eta Maiza nabarmendu dira. Gaurko garaipenari esker, Sammic ISBk ligako lehen postua lortzen du, beste 5 talderekin batera.