Sammic Iraurgik Leonen balio handiko garaipena lortu du

img

76 eta 80 irabazi du Leonen ligako bostgarren garaipena lortuz

Sammic Iraurgik 76 eta 80 irabazi du Leonen ligako bostgarren garaipena lortuz. Garaipen honekin Sammic sailkapeneko lidertzan daCambados eta Lucemtumekin batera.
Neurketa oso parekatua eta borrokatua izan da. Markagailuan alde txikiak, defentsa zorrotzak eta tentsio handia. Joe de Ciman berriro ere bikain aritu da 27 puntuko balorazioa lortuz baina Maiza, Dezelski eta Karena ere maila onean aritu dira.