Bigarren laurden txar batek Añares Rioja ISB zigortzen du

img

Juventut Les Corts taldearen aurka galdu du 69-80

Ondo hasi zuen partida Añaresek, markagailuan 10 puntuko aldea izanik lehen laurdenaren amaieran. Sentsazio onekin ekin zion berriro lehiari, baina Juventut Les Cortseko jaurtiketa guztiak barrura sartzen ziren eta Añaresi asko kostatzen zitzaion eta 14 puntuko aldea atera zien azpeitiarrei. Hirugarren laurdenean ere katalanak hobeak izan ziren eta beste 6 puntuko aldea lortu zuten. Gehiegi izan zen Añaresentzat, eta laugarren zatian modu guztietara saiatu arren, 69 – 80 galdu zuen partida.
Denboraldiko hirugarren garaipena lortzea asko kostatzen ari da baina taldeak ez du burua makurtuko eta lanean jarraituko du gogor.