Ur-aparretan jarraitzeko aukera

img

Sammic Iraurgi Zamoraren aurka neurtuko da bihar ilunabarreko zortziretan Azpeitiko kiroldegian

Sammic Iraurgi Zamoraren aurka neurtuko da bihar ilunabarreko zortziretan Azpeitiko kiroldegian. Iker Buenoren taldea Leonen irabazi eta lidertzan da. Azpeitiarrek bolada onari jarraipena eman nahi diote. Horretarako aukera aparta dute aurkaria sailkapeneko azkena baita. Zamorak orainarte jokatu dituen sei partidak galdu egin ditu. Halere Buenoren mutilek argi dute, azkenaren aurka aritu arren, garaipena lortzeko maila onean aritu beharko dutela lokartu Gabe.
Kiroldegira hurbiltzen diren zaleek taldeari babesa ematearekin batera De Ciman, Dezelski, Maiza,Guridi, Garcia, Karena eta beste jokalari guztiekin gozatzeko aukera izango dute.