Euskal derbia lidertzari eutsi nahian

img

Larunbatean jokatzen du 18:30ean Zornotzaren aurka

Sammic Iraurgik larunbat arratsaldeko 18:30ean Amorebieta-Etxanon jokatuko du Zornotzaren aurka. Partida erakargarria, Iraurgik lider izaten jarraitu nahi duelako eta euskal derbia izango delako.
Sammic partidaz partida gero eta itxura sendoago ematen ari da. Iker Bueno talde bat egin du, jokalari denen ekarpena da garrantzitsua eta ikustekoa da entrenatzailea zein ondo ari den rotazioak egiten. Horri esker, taldea defentsan oso indartsu ari da lanean eta erasoan mailako talderik eraginkorrenetakoa da. Hori bai, badakite liga honetako talde denen maila oso
antzekoa dela eta lo hartu ezkero garaipenak ihes egiten duela.
Zornotza maila oneko taldea da. Bost garaipen ditu eta onenekin borrokatzea da euren helburua.