Hirugarren laurdenean galdu du Sammicek derbia

img

Zornotzaren aurkako partida 60-57 galdu du Sammic ISB

Zilarrezko LEB ligako euskal derbia jokatzen zen gaur Zornotza eta Sammic ISB taldeen artean eta azkenean bizkaitarrak gailendu dira. Iker Buenoren taldeak ondo ekin dio partidari, eta atsedenaldira aurretik iritsi dira, 28-34. Hirugarren laurdenean ordea, azpeitiarrek jaurtiketa asko erratu dituzte eta Zornotzak hori aprobetxatu du partidan aurretik jartzeko. De Ciman eta Dezelskik partida ona jokatu arren, Sammic ISBk ezin izan dio itzulia eman eta 60-57 amaitu da lehia.

Gaur porrota izan arren, Sammic ISB sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, Coviran Granada taldearekin batera. Hurrengo jardunaldian Valladoliden aurka neurtuko eta garaipena lortu beharko du lidergoan jarraitu ahal izateko.