Joko onak emaitzak eman ditu

img

Añares ISBk 73-67 irabazi du Duran Maquinaria Ensinoren aurka

Azken asteetan Añares ISB erakusten ari zen maila ona ez zen emaitzetan isladatzen ari. Gaur ordea, hasieratik oso ondo hasi da Xabier Chicoren taldea eta bi lehen laurden oso onak jokatu eta gero, 39-28 iritsi da atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean ordea Duran Maquinaria Ensinok partidan sartzea lortu du. Añaresek erasoan ez zuen asmatzen eta Lugoko taldeak aprobetxatu egin du aldea txikitzeko. Azken laurdenean, kanpoko taldeak aurreratzea ere lortu du markagailuan baina defentsako lan onak eta Taylor eta Johnsonen saskiratzeek (31 eta 26 puntu) garaipena etxean utzi dute. Azkenean Añares Rioja ISB 73- Duran Maquinaria Ensino 67.
Modu honetan, hirugarren garaipenarekin batera, konfiantza ere irabazi dute azpeitiarrek, eta garrantzitsua izango da hurrengo asteetan sailkapenean gora egiteko.