Neurketa gaiztoa Valladolid indartsuaren aurka

img

Sammic ISBk ostiralean jokatzen du 20:45ean

Sammic Iraurgik ostiralean 20:45ean Valladoliden jokatuko du zilarrezko Leb ligako hamaikagarren jardunaldiko partida. Liga estu eta orekatu honetan Sammicek beste erronka gogorra izango du Valladolid indartsuaren aurka. Iker Buenoren mutilek Zornotzan galdu arren, berriro ere talde sendo eta indartsuaren itxura eman zuten. Valladoliden partida aurrera ateratzeko berriro ere ezaugarri horiek kantxan erakutsi beharko dira.