Bigarren porrota jarraian

img

Sammic ISBk 68-57 galdu du Valladoliden Comercial Ulsaren aurka

Azken bi partida etxetik kanpo jokatu ditu Sammic ISBk eta biak galdu. Zornotzaren aurkako derbiaren ondoren, Valladolidera joan da Iker Buenoren taldea Comercial Ulsaren kontra jokatzeko. Pucelakoek etxeko datu onak berretsi dituzte berriro eta 68-57 gailendu zaio Sammic ISBri.
Azpeitiarrak gogor hasi dira partidan baina Comercial Ulsak partidari itzulia ematea lortu du. Bigarren eta hirugarren laurden jokatu ditu Sammicek eta lehian sartu da, partida berdintzea lortuz. Azken laurdenean, ordea, Valladolidekoek jaurtiketa ia guztiak saskiratu dituzte eta azpeitiarrek ezin izan dute eutsi.
Hurrengo hiru partidak Sammicek etxean jokatuko ditu eta azken asteetan galdutako aukerak berreskuratzeko aukera paregabea izango du berriro sailkapeneko lehen postuetara itzultzeko.