Asteburu bete betea

Sammicek eta Añares liga partida garrantzitsuak dituzte Azpeitiko kiroldegian.

Añaresek larunbat arrataldeko seietan Pontevedrako Arxilen aurka jokatuko du. Chicoren taldea une deseroso batean dago eta garaipena ezinbestean behar du. Kiroldegira hurbiltzen direnek Cisseren debuta ikusteko aukera izango dute.
Sammicek igandean, ordu berean, Hospitaleten aurka jokatuko du. Buenotarral jokuz eta moralez gainezka daude eta beste garaipen bat gehiago pilatzea dute helburu.