Lehen itzuliko azken partida

img

Goiko postuetan sendotzeaz gain atzetik datozenekiko zuloa asko handituko luke garaipenak

Sammic –ek lehen itzuliko azken partida bihar ostirala arratsaldeko zortziretan jokatuko du Ciudad Realen Seguros Solis Alcazar basketen aurka. Azpeitiarrek matematikoki kopa jokatzeko aukera baduten arren hori gertatzeko eman beharko liratekeen emaitza guztiak ematea ezinezkoa ez esatearren ia ezinezkoa da. Beraz kopa ahaztu eta lehen itzuli bikaina borobilduko lukeen garaipena lortzea da Sammicen asmo bakarra.

Iker Buenoren talde osoa bikain entrenatzen ari da. Jokalari denak sasoi betean daude eta Alcazarren maila ona emateko inolako aitzakiarik ez dago. Etxeko taldea sailkapeneko erdikaldean dago zazpi garaipenekin. Beraz bihar garaipena lortzeak asko balio du. Goiko postuetan sendotzeaz gain atzetik datozenekiko zuloa asko handituko baita.