Lehen itzuli borobila

img

Sammic ISBk 71-73 irabazi du Ciudad Realen Seguros Solis Alcazar Basketen aurka

Ciudad Realen jokatu du gaur Sammic ISBk lehen itzuliko azken partida. Seguros Solis Alcazar Basketa taldea zen aurrean eta azpeitiarrek garaipena lortu dute, lehen itzuli borobila lortuz honela.
Lehen laurdena oso parekatua joan da baina bigarren eta hirugarren laurden oso onak egin ditu Iker Buenoren taldeak eta 11 puntu goitik jartzea lortu du.
Azken laurdenena ordea, Alcazar Basketek partida berdintzea lortu du, baina Karena, Dezelski eta De Cimanen 19, 14 eta 13 puntuei esker, lehian mantentzea lortu du eta azkenean, 71-73 irabaztea lortu du.
Modu honetan, sailkapeneko goi postuetan egonkortzea lortu du Sammic ISBk eta bigarren itzulian, lehenengoan egindako lan onarekin jarraitzen saiatuko da.